Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Naroa Iturri eta Iñaki Zeberio, ezker abertzalearen izenean: 'Paki'

2018/02/16
Oreretako ezker abertzalearen izenean, Paki Perez gogoratzeko gutuna egin dute Naroa Iturrik eta Iñaki Zeberiok. Euskal Herriko gatazka politikoa lehen pertsonan bizitakoa izan zen duela aste batzuk zendu zen oreretarra. Lau seme-alabaren ama, egun espetxeratua dagoen Zigor Garroren ama zen. Hemen gutuna:

Paki

Paki, negu hotz eta euritsu honetan utzi gaituzu eta hotza barruraino sartu zaigu, baita ere euritan nahasturiko malkoak. Euskal herritarra, oreretarra, betidanik pairatu duzu herri honen ukazioa, herri honek jasandako errepresio itzela. Bizitzari ilusioz ekin zenion, lau seme-alaba zure magalean, baina lehen kolpea zure familiarekin Iparraldera ihes egin behar izatea, seme alabak altzoan zenituela. Hala ere, han bizitzera ere moldatu zineten, bizitzari beti aurre eginez, indartsu eta gogotsu, inoiz atzera pausurik eman gabe, zuen seme-alabak zainduz eta beraien barruan ere Euskal Herriaren aldeko maitasuna uztartuz. Emakumea, langilea, ama… Lau seme-alaba. Eta hauekin ere gatazkaren ondorioak bertatik bertara ezagutzea tokatu zitzaizun. Zure seme-alabak etxean ikasitako eta ikusitako koherentziaren ondorioz errepresioa jasan zuten eta jasaten ari dira oraindik ere. Atxilotuak, espetxeratuak… ezagunak dituzue zuen etxera ordu txikitan bortizki sartutako haiek, abesti batek dioen bezala, ostikoz bota digute atea, zeintzuk dira deitu gabe datozenak? Ostikoz sartu bai, eta etxekoak eraman ere bai. Pairatu zenituen ere komisaldegiko infernuzko egun horiek, zuk erditutako seme-alaben ahotik entzun beharra jasandako torturak, eta zuk ezin hori ekidin baina bai ordea haien esperoan egon, haiei kemena eta maitasuna eman. Eta hori egin duzu urte luzeetan zehar, kilometroak eta kilometroak beraiei zure maitasuna adierazteko, hor zaudela esateko. Zigorren hitzak bozgorailu txiki batean barruraino sartu zitzaizkigun, Nereak irakurritakoa ere hain fina, goxoa eta maitasunez betea izan zen…  eta Landerrek iragan egunean artikulua idatzi zuen, oraindik ez zaiola gertatu, baina esan diotela gertatuko zaiola, ikusiko zaituela, kalean zu ikustea irudituko zaiola eta erreala izango dela, errealegia beharbada, eta krudelegia, berriz, benetako errealitatean murgiltzerakoan. Ez zaio bakarrik Landerri gertatuko, askori irudituko zaigu Landare inguruan zaudela, lagunekin, potetxoarekin eta horrela mantenduko dugu gogoan. Lau seme-alaba, haien bikoteak, bilobak, familia handia, lagunak, asko utzi duzu zure atzean eta zure lanari esker, beraz, agur Paki, agur eta ohore! Naroa Iturri eta Iñaki Zeberio, Oreretako ezker abertzalearen izenean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.