Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Udako folk abestia

2014/07/07
Aurreko uda bukaeran Hitza-ren orri honetan hilero nire ondoan idazkide dudan Arantxa Urbek udako kantari buruz idatzi zuen. Uda bakoitzak bere abestia duela zioen, baina joan den urtekoa zein izan zen ez zuen oso garbi. Nik ere ez dakit aurtengo udako abestia zein izango den, egia esan gehiegi ere ez zait axola, baina Hondarribia aldean udako melodia osatuko duten notak eta doinuak erraz aurreikusi ditzakedala uste dut. Irungo titibilitibiliti doinuek uda hasiera zehaztu digute, eta iraila partean berdintsu amaituko da bertako txilibitu, partxe eta erredobleen zalapartarekin. Hemengo dinbi-danba tiro hotsek urrutiko bonbardaketak ahaztaraziko dizkigute, eta gerra jokoak antzezten ditugun bitartean, hemendik lau mila kilometrora dauden Siriako haurren bizitzaren jokoekin ez gara akordatuko. Kirolak ere bere udako doinua emango digu. Arratsaldero Tourreko run-run sehaska kantarekin kuluxka goxoa egingo dugu, eta asteburuetako arratsetan itxaferoek eta txarangak arraunlariak banderarekin itzuli direla adieraziko digute: Bat, bi, hiru, lau, bost, sei, zazpi, Hondarbia… Izango dira blues, folk, bertso eta rock doinuak herria jendez lepo betetzeko. Trikitixa eta buruhandien danbatekoak haurren iji-aja ohiuekin nahastuko dira, eta ziur aski, udako egun sargori batean ez dakit nongo joaldunen zintzarrotsak entzungo ditugu, tokiz eta garaiz kanpo, lurra esnatzeko eskatuz. Eguzki egunetan autoen zaratak gaztetxoen plisti-plasta estaliko du Puntalean, Kai Zaharrean, Hondartzan eta Kai Berrian. Autoentzat errotondak eta errepideak berritzen diren bitartean, eskualdean bizikletaz ibiltzeko ganorazko aukerarik gabe jarraitzen baitugu. Gure agintariak noizbait konturatuko al dira bizikleten joan-etorri isila motorren burrunba baino askoz melodia ederragoa dela? Azkenik, pertsonek ere aberastuko dute udako doinu nahasi hau. Baserritar eta arrantzaleen blaga, senegaldarren ahots ozenak, iparralde eta hegoaldeko bisitarien ele anitzak, madrildarren elebakarrak… Eta, noski, elkarrizketa guztiak telefonoen txori kantuez ederki apainduta eta ederki trabatuak entzungo ditugu. Esan bezala, ez dakit aurtengo udako abestia zein izango den. Baina Hondarribiko udako soinu banda folk abesti bat izango dela badakit, urtero aldaketa gutxi samarrekin errepikatzen den folk kanta bat. Cohen anaien azken filmean dioten bezala, «inoiz ez bada berria izan eta ez bada zahartzen, orduan, folk abestia da».
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.