
50 urte ez dira egunero betetzen, eta horren jakitun dira Elizalde eskolaren komunitatea osatzen dutenek. Horrexegatik prestatu dute hamaika jardueraz beteriko egitaraua.

Otsailaren 4an egingo dute emanaldia, birritan. Lehen saioko gonbidapenak agortuta daude, baina bigarren hitzordurako bada lekurik oraindik.

Etxekolan egitasmoaren bidez lan eta zaintza duina ezartzeko bitartekoak ezarri dira 2018tik. Hortik abiatuta, eta hainbat eragileren ekarpenarekin, eredu izango den euskarria sortu dute.

Talde oiartzuarreko sei kide salatu zituzten 2024an gorroto delituengatik. Epaileak, baina, jakinarazi du ez dagoela gorroto deliturik euren letretan.

Derrigorrezko baldintza izango da euskarako C1 maila izatea, eta, besteak beste, euskararekiko sentsibilizazioa izatea baloratuko dute.

Oiartzun Irratian egin dute zozketa, eta Naroa Irigoien Garaño, Sara Leiza Rezola eta Oier Elizasu Iñarra izan dira irabazleak.

Oiartzunen erroldatuta egotea eta buru osasun arazoengatik desgaitasuna aitortua izatea –%33 edo gehiago– dira bete beharreko baldintzak.

Korrika batzordea gaur bilduko da bigarrenez euskaltegian, 17:30ean. Bihar, bestalde, Korrika Gaztea antolatzeko elkartuko dira.

Hamar puntuko gai zerrenda izango dute aztergai; HAPOa, lankidetza hitzarmenak edota diru laguntzak izango dituzte hizketagai.

'Mattin' ilustratzaileak emango ditu saioak Oarsoaldeko euskaltegietan, eta lehen hitzordua Pasai Antxon izango da.

Otsailean hasiko dira partidekin, eta aurtengo edizioan parte hartzeko bi baldintza bete behar dira: 16 urte izatea eta bikote mistoa izatea.

SD Huesca taldearekin bi denboraldi eta erdi egin ondotik, Saudi Arabiako Al Kholood klubarekin sinatuko du kontratua.

'Sionistak kanpora!' aldarrikatuko dute hilaren 30ean Mamuteko aparkalekuan. 18:00etan, baina, Doneztebe plazan elkartuko dira.

Otsailaren 7an izango da jarduera, eta bi txanda izango dira, bata goizeko hamaiketan eta bestea arratsaldeko lauretan. Izena eman behar da.

Hilaren 30ean (ostirala) izango da hitzordua, eta hurrengo egunean (larunbata) omenduko dute Kontxa Murgia Egaña.

Oiartzungo Oiarpe klubeko kirolariek zenbait partida jokatu dituzte asteburuan. Gainera, Unax Landak Baikorekin debutatu du Madalensoron.

Energia Garbiaren Eguna izango da hilaren 26an, eta Oarsoaldeko Energia Bulegoak kontzientziazio kanpaina bat abiaraziko du.

Oiartzundik hurbil bi parke eoliko ezarri nahi ditu Repsol enpresak. Horri kontrakotasuna adierazteko elkarretaratzea egingo dute hilaren 29an Lintzirinen.

Saharara bidaltzeko jakien bilketa egin dute berriki, baina,Haurtzaro Ikastolan, Elizalde Herri Eskolan eta Labore Oarson ere jarri dituzte bilketa guneak.

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Oarsoaldeko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.