Oiartzun Irratiaren seinalea lehen aldiz jaso zela mende laurden beteko da etzi. Komunitatea ehuntzen jarraitu nahi dute, hilaren 13rako festa bat antolatuta. Herritarrek irratiaren mikrofonoa zabalik dutela gogorarazi dute.
Besteak beste, bisita gidatuak, tailerrak, jolasak eta janari eta edari zerbitzua egongo dira. Ez da aurrez erreserbarik egin behar.
Oiartzun Irratiak 25. urtemuga ospatuko du hilaren 13an. Herri kirolen desafioa egingo dute egun horretan. Apustu egin daiteke batzuen ala besteen alde.
Bisita gidatuak, irteerak, orientazio jolasak, familia jolasak, nabigazioak eta itsas hondakinen arrantza antolatu dituzte, besteak beste.
Olveira XCO modalitateko Espainiako Kopako irabazle izan da. Zapirainek Bizkaiko Green Series kopako sailkapena poltsikoratu du.
Oiartzungo abuztuko festetan sokatira txapelketa egiten dute. Gizonezkoen taldeak auzoka antolatu dira orain arte, eta hala antolatzeko pausoa eman dute aurten emakumezkoen taldeek.
Autobideko Oiartzungo gasolina-zerbitzuguneko sartu-irteeran eragina izango dute obrek, baita 12. irteerari. Bi gau izango dira.
Hilaren 12an izango da irteera, eta bisitak hegazti horien bizimodua eta ohiturak ezagutzeko aukera ematen du. Aurrez egin behar da erreserba.
Ekitaldien jarioa txikiagoa da, baina klasikoek zein berritasunek ez dute hutsik egingo. Kalea gehiago zapalduko da.
Hiru greba aldiren ondoren, enpresak ez du aurrerapausorik emateko asmorik adierazi. Hitzarmena berritu nahi dute eta antzinatasuna errespeta dadila. Kontziliazioan urrats txiki bat egin dute.
Kamikaz kolektiboaren antzezlana ikusteko aukera izango da Landetxe plazan, ostiral arratsaldean. Sasoiko azkeneko emanaldia izango da.
Luix Mitxelenak idatzi eta zuzendutako antzezlana berriro ikusteko aukera izango da, bi paserekin. Sarrerak, astelehenean salgai.
Uda dela eta, Osakidetzak murrizketa iragarri zuen hainbat osasun-zentrotan. Oiartzungoa da horietako bat; 'bulego ordutegia' izango du irailera arte.