
Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Oiartzuarren Baitan. 11:30ean: Zulotik deiadarka. 12:10ean: Liburu eta Disko Azokaren eta Txerri Egunaren antolatzaileak izango dira estudioan. 13:15ean: Bidaia atala Nora-ko Hektor Ortegaren ...

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneko kide diren Aintzane Lertxundik (Oiartzun 1978), Irati Odriozolak (Oiartzun, 1991), Maialen Bengoetxeak (Oiartzun, 1987) eta Urtzi Argibayk (Errenteria-Orereta, 1986) bizpahiru hilabete daramatzate lanean Disko eta Liburu Azoka prestatzen. Durangoko Azokaren (Bizkaia) ondoren etorri ohi da Oiartzungoa, Gabonen bezperan, San Tomas feriaren inguruan. Ez da Durangokoa bezala, beste modu batekoa da, baina garrantzitsua era berean. Bihar irekiko dute udaletxeko areto nagusian. Azokaren nondik norakoak azaldu dizkiote Oarso Bidasoko Hitza-ri antolakuntza taldeko hiru neskek. Beste urte batez, iritsi da Disko eta Liburu Azoka. Aintzane Lertxundi: Bai, hori da. Urteak dira hori eta Txerri Eguna antolatzen ditugula. Lehen Intxixu AEK-k hartzen zuen ardura eta orain Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneko kideek (bertan dago AEK ere) antolatzen dugu. Laupabost lagun bildu, lan taldea osatu, eta horiek prestatzen aritzen gara. Etzi (hilaren 17an) irekiko duzue eta hilaren 24ra arte egongo da zabalik, ezta? Irati Odriozola: Hori da. Goiz eta arratsalde egongo da irekita, udaletxeko areto nagusian. Zein ordutegi izango du? Odriozola: Goizez, 10:00etatik 13:00etara egongo da zabalik. Arratsaldez, berriz, 17:00etatik 20:00etara. Erantzun ona izaten du urtero, ez da hala? Maialen Bengoetxea: Bai, urtero ibiltzen da jende dezente. Aurten ere hala izatea espero dugu. Horretarako azoka bisitatzera animatu nahi ditugu herritarrak. Durangoko Azoka pasatu berritan [...]

Urte bukaera iritsita, Txerrimuño etxe okupatuak urteurrena ospatuko du beste behin. Aurtengoa 27.a izango da. Ohi bezala, ederki ospatuko dute urteurrena, ekitaldi ugari antolatu baitituzte etxe okupatukoek. Lehenik eta behin, etzi arratsaldean, eusk...

Karmengo Amako guraso talde batek osatutako DBH Batzordeak Pasaian Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza jartzeko aldarrikapenekin jarraituko dute asteburu honetan. Larunbaterako festa antolatu dute, eta horren baitan jostailuen tonbola jarriko dute eta pat...

Oreretako ezker abertzaleko kideak Oiartzungo bidesaria kentzearen alde daude, baina gai horren gainean, Errenteriako Udalak “jarrera baztertzailea” erakutsi duela salatu dute. Ezker abertzaleak azaroaren 12an mozioa aurkeztu zuen udaletxea...


Belauneko lesioak tarteko, hemezortzi hilabete egin ditu eskiak jantzi gabe Izaskun Zubizarreta mendiko eskiatzaileak (Oiartzun, 1970). Denbora luzez egon da geldirik, eta halakorik ez du berriz nahi. Azken asteetan elurretan ibiltzeko modua izan du, baina tentu handiz aritu da, jaitsieretan batez ere. Iazko etenaren ondoren, Euskal Mendizale Federazioak (EMF) prestatu duen selekzioan parte hartuko du, Joseba Tobar eta Iban Letamendirekin. Duela bi urte mendiko eskiko munduko txapelketetan parte hartzen aurreneko euskal eskiatzailea izan zen Zubizarreta, eta orain hori baztertu ez arren, nahiago du urratsez urrats joan. Mendi eskiko denboraldia ate-joka dator. Zer moduz zaude? Ongi nago, motibatuta, baina beldur handiarekin. Iaz hirugarren ebakuntza egin zidaten belaunean eta, entrenatzen gogotsu banabil ere, ez dut berriro lesionatu nahi —Donostiako maratoia korritzen ari zela hartu zuen min azkenekoz, 2009ko azaroan—. Burua ez daukat lehiaketetarako, eta pixkanaka joatea dut onena, eta mendiko eskiaz gozatzea. Lehiatzeko baino, beraz, gozatzeko modua izango duzu aurten. Hala uste dut. Lesioagatik geldirik egotea ez dut ongi eraman, eta ez dut berriz halakorik gertatzea nahi. Entrenatzen banabil, korrika eta bizikletan, baina lehiaketa beste gauza bat da. Pixkanaka joango naiz eta Espainiako kronoigoera txapelketara ongi iritsi nahi nuke —urtarrilean jokatuko da—. Kronoigoeretan maldan gora eskiatzen da, eta horri ez diot beldurrik; [...]

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Oiartzungo Udalaren tartea. 11:30ean: EHNE sindikatuaren tartea. Metaziyan bila, Oier Narbaizarekin. 12:10ean: Elkarrizketa. 13:15ean: Kirolez blai! 15:00etan: Albisteak. 17:00etan: Eguzkia e...


Udalak iragarri zuen eta pixkanaka ari dira agertzen herriko txokotan: zaborra bereizita jasotzeko edukiontzi txikiak jartzen ari dira. Etxean bezala, kalean daudenean ere, zaborra bereizita bota ahal izango dute aurrerantzean herritarrek.


Galerpetarrak elkarteak ezohiko bilera deitu du datorren astelehenerako (hilak 10). Bilera 19:30ean izango da. Gaien garrantzia ikusita—zozketak, mendiak…— bazkide guztiei bilerara azaltzeko eskatu die.

Hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte Ttur-tturren; laguntza eskatzeko aukera dute herriko merkatariek

San Silbestre Egunean korrika egitearekin nahikoa izan ez zutenek edo bertan parte hartu ez zutenek bigarren aukera izango dute igande honetan. Izan ere, haurrentzako Fanderiako V. Krosa izango da. Parte-hartzaile guztiak eguerdiko hamabietan prest ego...

Urtero legez, Tomas Ortegaren oroitaldiaren baitan Xake Txapelketa antolatu du Armonia Elkarteak biharko. Arratsaldeko lauretatik aurrera bilduko dira parte-hartzaileak, La Armonia Elkarteak Blas de Lezo kalean duen egoitzan.

Bi saio iragarri zituzten baina beste bat egingo dute larunbatean. San Pedron Ondartxori buruz egiten ari den herritarren parte-hartze prozesua aurrera doa pixkanaka. Bi parte-hartze saio egin dituzte orain arte; abenduaren 11n lehena eta 18an bigarr...

Errenteriako Atletismo Taldeko (EAT) korrikalariek lan bikaina egin dute San Silbestre lasterketan. Helduen Mailan lehenengo atletak gizonezkoen eta emakumezkoen ataletan EATekoak izan dira: Angel Macias (23 minutu eta 29 segundoko denborarekin eta Lur...

Trintxerpe-Illunbe Arraun Elkarteak eta Pasaia Kayak elkarteak lokal berriekin hasi dute urtea. Pasaiako Portu Agintaritzak utzitako La Herrera hegoaldeko gunean egokitu dute eraikina. Portu Agintaritzako presidente Miguel Buen, Trintxerpe-Illunbe Arra...

Hilaren 15eko Danborradako antolatzaileek hiri erdiko eskolan egingo diren entseguetako daten eta ordutegien beri eman dute. Bihar da lehenengo zita, asteartearekin, 19:00etan. Bigarren saioa larunbatean izango da, hilaren 8an, 11:00etan. Azkenengo ent...

Azkeneko udalbatzarrean (pasa den asteazkenean) onartutakoaren baitan, aurten, aurrekontu orokorrak behera eta atez atekoaren aurrekontuak gora egingo duela salatu du OiartzunBaik (OB). «Oiartzungo Udal Gobernuak onartu berri duen aurrekontua iazkoa baino 700.000 euro gutxiagokoa da. Inbertsioak behera egiten dute, sarrerek behera egiten baitute, baina atez atekoa, iaz baino gehiago kostako da. Aurten 1.500.000 euro kostako zaigu atez atekoa herritarroi», kritikatu du. Zaborra lau edukiontziekin biltzen zenean, 700.000 euro kostatzen zela nabarmendu du OiartzunBaik, «orain onartu denaren erdia baino gutxiago», gaineratu du. «Alkateak hala ere merkeagoa dela esaten jarraitzen du», gaitzetsi du OBk. Udalbatzarrean, eztabaida Pasa den udalbatzarrean, OBk aurrekontuaren kontra bozkatu zuen eta atez atekoari buruzko puntua izan zen eztabaida gehien piztu zuena. Xanet Arozena bozeramaileak esan zuen 1.500.000 euro gehiegi zirela atez atekoarentzat, eta diru hori horretan inbertituko ez balitz, inbertsio asko egin ahal izango liratekeela Oiartzunen. Aitor Etxeberria alkateak erantzun zion, datu hori ez dela zuzena: «Atez atekoaren kostua 835.000 euroko da (gainontzeko gastuak kale garbiketari eta beste zerbitzu batzuei dagozkie eta aparte doaz, baina baita beste sistemetan ere). 700.000tik horra diferentzia ez da hainbestekoa». Bestalde, Etxeberriak adierazi zuen lau edukiontzien sistema garestiagoa dela, eta are gehiago bost edukiontziena: «Duela gutxira arte genuen sistema hori edo bost edukiontziena [...]