
Antxoko kantu jirakoek entsegua egingo dute bihar Kultur Etxean. Entsegua 19:30ean hasiko dute. Euskal kantutegiko abestiak gustuko dituenei deia luzatu diete.

GNU/Linux Instalazio Festa antolatu dute Arraguako Goiko Eskolan, larunbaterako. Egun guztiko festa izango da. Hala, 12:30ean instalazioekin hasiko dira. 13:30ean, bazkari agroekologikoa egingo dute. 15:00etan, instalazioak bukatuko dituzte. 16:00etan,...

Lanek iraun bitartean, pare bat hilabetean, Arizabalo bidean hartu behar dute autobusa erabiltzaileek

Jaizkibel Mendizale Taldeak Harriak eta Bideak egitasmoaren azken irteera antolatu du. Urbasara joango dira. Ibilaldiak hamahiru kilometro ditu, lau ordutan egitekoak.

Aurtengo maiatzaren 9an, ertzain batek Esteban Muruetagoiena Oiartzungo medikua zenaren (Guardia Zibilaren eskuetan egon ondoren hil zen, 1982an) oroigarria kendu zuen anbulatoriotik. Ondoren, hautsita aurkitu zuten hainbat herritarrek. Gaur eguerdian,...

Bi aste dira Saturrarango kartzelan egon ziren emakumeen testigantzak jasotzen dituen Izarren argia filma zinema aretoetan estreinatu zutenetik, eta denbora horretan Errenteria.Oreretako Niessen zinema aretoetan gazteleraz baino ezin izan da ikusi.Horren aurrean, Euskal Herrian Euskaraz-ek deialdia egin du, asteazkenean, hilak 10, 19:15ean zinemara joan eta erreklamazio orrien bitartez filma euskaraz eman dezaten eskatzeko.

Josu Elberdin musikagile pasaitarraren Zubiak estreinatuko dute gaur Ondartxo Abesbatzak antolatutako XXV. Musika Abesbatza Astearen baitan. 20:00etan da kontzertua, San Pedroko Proisa aretoan. Pasaiako Abesbatza Taldeko koruek abestuko dituzte Elberdi...

Donostiako auzitegi batek Errenteria-Oreretako gizon bati lau urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri dio droga salerosteagatik eta beste gizon bat zauritzeagatik. Horrez gain, 3.000 euroko isuna jarri diote droga trafikoarengatik eta beste 300 eragind...

Hastear da Pasaiako Film Laburren Lehiaketa, eta horren atariko, gaur, ‘Utopia’ dokumentalaren proiekzioa antolatu du Trintxer Kultural Elkarteak, 19:00etan, Trintxerpeko Alkateordetzan. SETEM elkartearekin elkarlanean antolatutako emanaldi...

Haurrek euskal abestiak kantatuko dituzte Abaraxka Udal Ludotekan, “erritmo bizian”, 16:30etik aurrera.

Errenteria-Oreretako erretiratuen taldeek Hondarribira irteera egingo dute bihar. Hain zuzen, goiza bertan pasatuko dute herria ikusiz, eta paseotxoa eman ostean eguerdi aldera bueltatuko dira berriz ere herrira. Plan hori egiteko asmoa duenak 08:25ean...


Etziko Kale Ekintza Arraguako Aldeguna elkartean izango da. Lehen Hekuntzako ikasleek mahai jolasetan aritzeko aukera izango dute bi orduz, 16:30etik 18:30era.


Gaur bost film labur proiektatuko dituzte Ikuska Pasaiako Film Laburren Erakustaldiaren baitan. Bi Xabier Portugal Sarietarako El chef eta El nunca lo haría filmak lehiatuko dira gaur, eta sail ofizialerako El ambidiestro, 360º, La 5 muertes de Ibrah...

Hilaren 18ko iluntzean Musikalean ekitaldia egingo dute, 20:00etatik aurrera. Tomas Garbizu Lezoko Musika Eskolaren egoitzatik aterako dira ordu horretan. Kalez kale joango dira. Gurutze Santuaren Plazaraino joango dira txistu eta akordeoi taldeetako k...

Datorren asteazkenean, hilaren 24ean, babespeko etxebizitzak inauguratzeko ekitaldia egingo dute. 19:00etan hasiko da ekitaldia eta nahi duten herritarrek har dezakete parte bertan. Etxebizitza horiek bisitatuko dituzte lehendabizi eta ondoren askari txiki bat egingo dute bertan. Etxebizitzen obra osoa bukatuta baldin badago ere, oraindik ekipamenduko zati batzuk falta direla jakinarazi du Haritz Salaberria Lezoko alkateak. Horrez gain, oraindik inor bizi ez dela azaldu du. Salaberriak esan du babespeko etxebizitzetan onartua izateko baldintzak ez dira etxebizitza tasatuen antzekoak: «Prozedura ezberdinak dira. Babespeko etxebizitza bat eskuratzeko benetako beharra izan behar dute eta Ongizate Saileko bulegoan eman behar dute izena. Informazio gehiago ere bertan emango dute». Alkateak azaldu duenez, gizarte teknikari batek aztertuko du eskaera egiten duenaren egoera eta eskaera hori onartuko dute ala ez. Gero kontratua egingo lukete eta pixkanaka etxebizitzak betetzen joango dira beharra duten horiek. «Ez dira denak batera beteko, beharrarekin betetzen joango dira». Guztira zortzi dira babespeko etxebizitzak. Lau pertsona bakarrarentzako izango dira eta gainontzeko lauak bikoitzak izango dira. Hala ere, etxe guztiak ez dira berdinak: «Hiruk logela bakarra izango dute eta beste batek bi logela izango ditu. Azken kasu horretan, bikote ez diren lagunentzako izango da etxebizitza, neba-arrebak badira, adibidez», esan du Salaberriak. Eguneko zentroa Babespeko etxebizitzen inaugurazio ekitaldia [...]

Kutsadura elektromagnetikoari buruzko bi hitzaldi antolatu ditu Haurtzaro Ikastolako guraso talde batek. Biak izango dira datozen astelehenetan, udaletxeko areto nagusian, 18:00etan, eta Asier Arregiren eskutik. Datorren astelehenean, hilaren 22an, Zer...

Gazte Informazio Bulegoa zerbitzu berria eskaintzen hasi da: Gazte Buletin Elektronikoa. Astean behin, ostiralero, bidaliko dituzte posta elektronikoz Oiartzungo eta Gipuzkoako beste herrietan egon daitezkeen intereseko berriak harpidetzen diren gaztee...

Musikalean ekimenaren baitan Pasaia Musikal Musika Eskolako txistulariek kalejira eta kontzertua eskainiko dute bihar Trintxerpeko Serafin Esnaola plazan, 18:15etik aurrera. EHME Euskal Herriko Musika eskolen Elkarteak ekimen hori antolatzen duen hirug...