
Datorren igandean, hilaren 14an, Extremadurako produktuak probatzeko aukera izango da Beraungo Pablo Sorozabal plazan, 09:00etik 15:00etara. Monfrague Errenteriako Extremadura Kultur Zentroak antolatu du ekimena.

Tajo enpresan langile izan zirenek bazkaria egingo dute datorren abenduaren 1ean (asteazkena), Ergoiengo Tolare jatetxean. Bazkarira joan nahi dutenek, hilaren 28a baino lehen 43 euro sartu behar dituzte honako kontu korrontean:0111037494 (Euskadik...

Bihar Erregional Ohorezko Mailako Pasaiako bi taldeek, Pasajesek eta Trintxerpek, partidak jokatuko dituzte. Pasajesek Berio taldea hartuko du etxean, Don Boscoko zelaian, 16:30etik aurrera. Trintxerpe, berriz, Hondarribiko Ondartza zelaira hurbilduko ...

Biharko Kale Ekintzan jolas erraldoiekin ongi pasatzeko aukera eskainiko die Ttak-ek LH 1. eta 6. maila arteko herriko haurrei. Oraingo honetan, Doneztebe plazan izango da saioa, 16:30ean hasita.


Azken urteetan Lezoko Etxerat elkarteak Gabonetako Euskal Liburu eta Disko Azoka antolatu du. Hala ere, arazoak direla eta, elkarte horrek aurten ez du azokarik antolatuko. Lezoko Kultura Sailetik adierazi dutenez, azoka horrek “garrantzia”...

Gaur goizean, 07:00 inguruan, auto batek eta furgoneta batek aurrez aurre jo dute GI-636 errepidean (N-1 zenaren saihesbidean), Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak jakinarazi duenez. Ibilgailuen bi gidariak zauritu dira ondorioz, 24 urteko gizon bat eta 4...


Atzo Sevillan Errege Kopatik kanporatuak geratu eta gero Ligari begira daude txuribeltzak. Bihar beteko dira bi urte Real Unionen Real Madrid kanporatu zuela Errege Kopan. Ahazteko zaila izango da hura. Ahazteko modukoa, ordea, irundarren bilakaera aurtengo KO-aren txapelketa.

Astelehenetik aurrera, argazki zaharren erakusketa ikusi ahal izango da udaletxeko areto nagusian. Abenduaren 15era arte egongo dira bertan prestatu dituzte 220 argazkiak. Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara ikusi ahal izango dira goizez, eta 17:00etatik 20:00etara arratsaldez. Larunbatetan, berriz, goizez, 10:00etatik 14:00etara. Udalaren asmoa, gainera, erakusketa auzoetara eramatea da. 2011 urte hasieratik aurrera egingo dute auzoetako lana. Argazki artxiboa Erakusketa argazki artxiboaren lehen fasea bukatzearekin batera dator. Azken urteetan Udala lanean dabil herriko argazki artxiboa osatzeko, eta Iñaki Arbelaitz eta Eneko Salaberria iazko udaberrian hasi ziren hori osatzen. Orain bukatu dute lehenengo fasea. Bertan herriko kultur ondarea bildu dute: festak, egunak, prozesioak… Guztira, 1.400 argazki inguru bildu dituzte, auzoetako elkarteek eta zenbait norbanakok ateratakoak. Jaso, digitalizatu eta ondoren, jabeari itzuli. Hori izan da Eneko Salaberriaren lana. Helburua artxibo digital hori webgune batean zintzilikatzea da eta DVD batean jasotzea. Webgunean 1.000 argazki inguru abenduan kontsultatu ahal izango dela aurreikusi dute. Argazki bakoitzak azalpen fitxa izango du: urtea, argazkilaria, tokia… Hori Iñaki Arbelaitzek osatu du. Bigarren fasea Bigarren fasera begira daude orain Salaberria eta Arbelaitz. Bertan. kulturalak ez ezik, bestelako argazkiak ere bilduko dituzte: baserriak, lanbide zaharrak, auzoen bilakaera… Laburbilduz, Oiartzungo argazki artxibo etnografiko gisa definitu daitekeena osatzea da asmoa, Idurre Bera Kultura zinegotziak [...]