
Udal euskaltegiaren ikasturtea, hastear
Hilaren 24an hasiko dira euskaltegiko klaseak, baina oraindik eman daiteke izena. Ohiko ikastaroez gain, beste zenbait jarduera ere antolatuko ditu; hala nola, tailerrak, hitzaldiak, txangoak...

Euskararen historia hizpide Oiartzunen
Urriaren 11tik abenduaren 13ra arte iraungo du 'Euskararen historia. Euskararen egiazko misterioa iraupena da, ez jatorria' hitzaldi zikloak.

'Etorri euskarara!': ikasleen gurasoentzako doako euskara klaseak
Udalak, AEK-k eta UEMAk elkarlanean antolatu dituzte ikastaroak. Seme-alaben ikastetxean bertan jasoko dituzte gurasoek euskara klaseak.

XIV. mendeko Nafarroako Erresumara jauzia
Erdi Aroko Jardunaldien hirugarren ekitaldia antolatu dute hilaren 18tik 20ra. Urtero bezala, Euskal Herriaren historiako gertakari bat oroituko dute, eta 1234an Nafarroako Erresuma Gipuzkoa berreskuratzear egon zenekoa izango da aurten.

Bi dominarekin itzuli dira oiartzuarrak munduko kenpo kai txapelketetatik
Abuztuaren 10ean izen zen txapelketa Japonian, eta hiru oiartzuarrek parte hartu zuten. Bigarren postuan bukatu zuten Garmendia eta Arozenak; lehenak kata modalitatean, bigarrenak taldekako borrokan.

Gazteek ireki dituzte santakrutzak
Atzo gazte olinpiadak egin ondoren, gazte bazkaria izan dute gaur eguerdian Lezoko gazteek.

Gazako genozidioa lapikokadaz salatu dute herriz herri
Gernika-Palestina herri ekimenak deituta, elkarretaratze zaratatsuak egin zituzten atzo Oarsoaldeko udalerrietan. Euskal Herriko beste hamaika txokotan ere antolatu zituen elkarretaratzeak eragileak.

Oiartzundik ospitalera joateko autobusa eskatu du udalak berriz ere
Aldundiko Mugikortasuneko diputatuarekin bildu zirenetik urtebetera, oraindik inolako urratsik ez egin izanagatik "ezinegona" du Oiartzungo Udalak. Hori dela eta, ez dagoela zertan lehiaketaren emaitzak itxoin beharrik eta ospitalerako autobusa orain jarri daitekeela esan dio alkateak foru diputatuari.

Bigarren greba eguna dute etxez etxeko langileek
Udalak hitz emandako baliabide ekonomikoak enpresak ez ditzan bere etekinetara bideratu bigarren greba eguna izan dute gaur etxez etxeko langileek. Datozen asteetarako ere greba egunak deitu dituzte.

Baserria eta feminismoa, jaietako izar
Baserritar Egunaren barruan, Inaxio Uharte sagardo lehiaketa izan dute. Eguerdian, erretiratuen bazkaria eta bazkari feminista egin dira.

Musikaz jositako larunbata Lezon
Larunbatean, 12:30ean, Kantujira izango da Lezon. Ondoren, 18:00etan, Ebanjelari Iztieta Abesbatzaren txanda izango da.

Lezoko Testu Laburren Lehiaketarako sei finalistak aukeratu dituzte
Hamaika testu jaso, eta horietarako sei sailkatu dira finalera. Urriaren 4ean egingo dute irakurketa dramatizatuen partida.

Jaizkibel Igoera, asteburuan
47. edizioa izango da aurtengoa. Zenbait aldaketa eragingo ditu trafikoan.

Barraketan ere euskaraz
Udala eta ferialariek santakrutzetan barrakak "euskaldunagoak eta herritar guztientzat izango" direla hitzartu dute. Horretarako bost neurri adostu dituzte.

Ikasturteko lehen gizon foroa, bihar
Bihar 18:00etan egingo dute zazpigarren foroa, Arizmendienean.

Ikasturterako egitarau oparoa prestatu du Udal Bibliotekak
Hilaren 8tik aurrera irekiko du bibliotekak jardueretan izena emateko aukera. Berrikuntza gisa, gazteentzako komiki kluba eta irakurketa erraza taldea zabalduko ditu, baita helduentzako testu feministen irakurketa eta mikroipuin tailerra ere.

Kategoriko bertso bazkaria, urriaren 11n
Bazkariaren hamargarren edizioa izango da aurtengoa, eta Maialen Lujanbiok, Joanes Illarregik, Andoni Egañak eta Alaia Martinek hartuko dute parte.

Barandiaran parkea urbanizatzeko lanak lizitaziora atera ditu udalak
2.285.085 euroko aurrekontua bideratu du udalak lizitaziora. Urtea bukatu aurretik urbanizatzeko lanak abiatuak egotea aurreikusten du.

Xenpelar bertso eskolan izena emateko epea zabalik
Hilaren 30era arte zabaldu dute Xenpelar bertso eskolan izena emateko epea. 10 eta 17 urte artekoei zuzendua dago ikastaroa, baina helduentzako gunea ere badu eskolak.

Sare sozialen bidez erosketak egiteko aholkuak eman ditu kontsumo bulegoak
Erosketak egiteko internet geroz eta gehiago erabiltzen denez, segurtasun aholku ugari zabaldu ditu Oarsoaldeko Kontsumo Bulegoak.