Inauteriek segida izango dute asteburu honetan, eta hortaz, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Hendaia aldean. Horiek horrela, txikienek eta ez hain txikiek festaz edota mozorroetaz gozatzeko beste aukera bat edukiko dute biharkoan. Gainera, goizeko 04:00ak arte idekiko dute tabernek, Herriko Etxearen baimenaz. Egitaraua: 18:30ean, haurrentzako krakada eta sari banaketa 19:30ean, zintzur-bustitzea txarangarekin batera, ogitartekoak, taloak eta patata frijituak emango dituzte eta mozorro lehiaketa hasiko da 21:00etan, kontzertua CEL 3 taldearen eskutik 23:30ean, mozorro lehiaketaren emaitzak ezagutuko dira 00:00etan, dantzaldia Patxamamarekin. Ekitaldi guztiak Merkatu Zaharrean egingo dituzte.
Bidasoa Bizirik Garapenerako Agentziak hiru tailer antolatu ditu heldu den astean, lana nola aurkitu laguntzeko helburuarekin. Astelehenetik asteazkenera bitartean garatuko dira tailerrak. Otsailak 27: kurrikuluma eta aurkezpen gutunak egiteko erramintak emango dira (09:00-12:00). Otsailak 28: enpresen sorrerarako tailerra izango da. Crea tu propio trabajo (Zure lan propioa sortu) izenbururpean, enpresa bat eratzeko eta negozio plan bat segitzeko eman beharreko urratsak azalduko dituzte bertan (09:00-11:00). Otsailak 29: ¿Sabes de que quieres trabajar? (Zertan lan egin nahi duzun ba al dakizu?) eta Busqueda de empleo en Internet (Lan bilaketa Interneten) tailerrak emango dira. Lehena, 12:00etik 14:00era eta bigarrena, 13:45-18:45 ordutegietan aurrera eramango dira. Informazio gehiagorako 943 633 160 telefono zenbakira deitu, edota El Espazio (Anaka kalea, 27) bisitatu dezakete interesatuek.
Udararekin baterra, udako oporrak hasten dira txikienentzat, eta horretan pentsatzen hastea tokatzen zaie gurasoei. Hain zuzen, Errenteriako Udalak urteroko eskaintza egin du udako oporrei dagokienean, udaleku ireki eta itxietan (Beire eta Lousada), eta astelehenean irekiko da epea aurrez izena emateko. Aurten berritasun batzuk izango dira, ordea. Nagusienak dira abuztuan ez dela txandarik izango, eta txandetako plazen gehienezko kopurua desagertu egingo dela. Unai Unsuain Gazteria zinegotziak azaldu duenez, eskaintzaren arabera indartuko dituzte begiraleak. Alegia, zozketa bakarra egingo dute (750 plaza: 300 txiki, 450 udaleku, 50 Beire eta 50 Lousada), eta zozketan sarituak direnek nahi duten txanda eta lekua aukeratu ahal izango dute. Iaz ez bezala, aurten lehentasuna izango dute udalekuetako txandarik ez dutenek. Ohi bezala, Gizarte Zerbitzuek ere plazak eskatu ahal izango dituzte, eta Txernobilgo haurrek ere parte hartu ahal izango dute. Horiek ere zozketan sartuko dira. Beste berritasunetako bat aurretiazko izen emateak eta izen emateak Gazteria Departamentuak kudeatuko dituela da. Lehen azpikontratatuko enpresa bat arduratzen zen horretaz. Ardura hori beregain hartuta, udalak 3.000 euro aurreztuko ditu. Dirua ere aurreztuko du triptikoen banaketatik. Izan ere, lehen etxez etxe banatzen zuten, eta aurten bakarrik ikastetxeetan, eta ohiko bulegoan utziko dituzte: udal liburutegian, Gazte Informazio Bulegoan eta Gazteria Departamentuan.
Irungo Udalako Jose Antonio Santano alkateak, Kutxa Fundazioko Mikel Mendartek eta Menchu Gal Fundazioko Jose Juan Gonzalez de Chavarrik Menchu Gal Irungo margolariaren obra hedatzeko hitzarmena sinatu dute. Horren arabera, erakusketa programa bat elka...
FUTBOLA Erregional Ohorezko Maila Pasaia-Real Union. Larunbata, 16:30ean, Don Boscon. Elgoibar-Trintxerpe Larunbata, 16:30ean, Elgoibarren. Erregional Preferente Maila Sanpedrotarra-Tolosa. Larunbata, 16:00etan, Txintxerren. Erregional Lehen Maila...
Real Union futbol taldea Gimnastica Segoviana (Gaztela eta Leon, Espainia) taldearen aurka ariko da igandean, otsailaren 26an, La Albuera estadioan (17:00). Talde irundarrak azken jardunaldietako joerarekin hautsi beharko du jaitsiera postuetik urruntz...
M15 Bidasoa mugimenduak, Kabigorri Ateneoarekin elkarlanean, hiru dokumental labur emango dituzte igandean, hilaren 26an (19:00). Hiru ikusentzunekoak hezkuntzaren inguruan jardungo dute, eta ondoren, mahai-ingurua izango da. Lehen dokumnetala Finlandi...
Bihar, 16:30ean, eta Pasaiako Udaleko Gizartekintza Saileko kale hezitzaileek antolatuta, haurrentzako zinema emanaldia egingo dute Antxoko Kultur Etxean. Ice Age lana ikusteko aukera izango dute gazteenek. Sarrera doan da.
Almitza Sega Elkarteak antolatuta, jaialdi berezia izango da datorren larunbatean Madalensoron. Almitzak bere ibilbidearen gaineko bideoa emango du lehenengo, eta pilota partida berezia izango da ondoren. Mikel Goñik bi oiartzuarren kontra jokatuko du: Mikel Martinezen eta Iñigo Ugalderen kontra. Gainera, bertso-pilota partida izango da, eta bi bertsolarik girotuko dute lehia. Horietako bat Angel Mari Peñagarikano izango da. Sarrerak datorren astean jarriko dituzte salgai, eta orduan zehaztuko dituzte salmetan tokiak eta prezioa.
Atzo egin zuten aurkezpena HUHEZIko kideek eta Porrotx pailazoak. Azken horrek azaldu zituen egitasmoaren nondik norakoak.
Antxoko anbulatorio berria ezagutzeko baliatu zuten atzoko eguna antxotarrek. Bertan izan zirenek hitz onak besterik ez zituzten izan, aurrekoarekin alderatuta, askoz hobea delako. Erosoagoa, handiagoa, osatuagoa, argiagoa. Hitz horiek erabili zituzten atzo antxotarrek Usozen egin duten behin-behineko anbulatorio berria izendatzeko. Osasun azpiegitura berriarekin txundituta gelditu ziren bisitariak, eta “bazen garaia”, “hau aldaketa!”, eta “hau bai dela anbulatorio bat” bezalako esaldiak ahoz aho ibili ziren. Izan ere, atzo ezagutu zuten Antxoko bizilagunek anbulatorio berria. Ate irekien eguna izan zen. Hala, asteburua lokal zaharretik berrira beharrezko materiala eramateko baliatuko dute Osakidetzako langileek, eta astelehenean hasiko dira medikuak bertan herritarrak artatzen. Herritarrekin batera, Pasaiako Udalbatzan ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako kideak, eta Osakidetzako nahiz anbulatorioa eraiki duen enpresako ordezkariak izan ziren atzo azpiegitura ezagutzen, tartean, langileak. 7.172 erabiltzaile Antxoko anbulatorioak 7.172 biztanleren beharrak asetuko ditu. Horietatik 6.358k helduen familiako medikuntza zerbitzuak jasoko dituzte, eta 814k pediatriakoak. Hortaz, Antxok 4.652 biztanle dituela kontuan izanik, ondoko herrietako biztanleei ere zerbitzua ematen die osasun zentroak. Pediatria zerbitzua erabiltzen duenetakoa da Kike Tellado antxotarra, adin txikiko alaba bat baitu. Oso pozik azaldu zen atzo Tellado ikusi zuenarekin, batez ere pediatriako sailaren antolaketarekin: “Instalazioak oso handiak dira. Haurrentzako aretoa besteetatik bereizi dute, eta lehengo anbulatorioarekin alderatuz, askoz hobeto dago [...]