Pello Añorgak eta Jokin Mitxelenak Etxepare Saria irabazi dute

Etxepare Saria

Pello Añorga eta Jokin Mitxelena sari banaketa, gaur eguerdian (Arg.: Hitzen Uberan)

Munstroek pixa egiten dute ohean lanarekin aurtengo Etxepare Saria eskuratu dute Pello Añorga eta Jokin Mitxelena oiartzuarrek. Bigarren aldiz lortu dute sari hori.

Aurten hemezortzi lan aurkeztu dituzte sarietara eta sari bakarra eman dute, 5.000 eurokoa, egile eskubideen aurrerapen moduan. Munstroek pixa egiten dute ohean lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du heldu den udazkenean.

Epaimahaia Patxi Zubizarreta eta Yolanda Arrieta idazleek eta Mikel Valverde ilustratzaileak osatu dute. Horien iritziz, bi oiartzuarren lana “unez une eta lerroz lerro puzten eta puzten doan beldurra barre algara eta lasaitasun bihurtzen da”. Horrez gain, epaimahaiaren arabera, saritutako lanak Maurice Sendaken Piztiak bizi diren lekuan obrari keinu egiten dio.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend