"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Ikasturte politikoko lehen plenoa egingo dute bihar

Zinegotziek 11 puntu aztertuko dituzte 19:00etan hasiko den udalbatzarrean.

ekaineko plenoaBihar arratsaldean, 19:00etan, irailari dagokion ohiko plenoa egingo dute udaletxeko areto nagusian. Abuztuan jai egin ondoren, ikasturte politiko berriko estreinako udalbatzarra izango. Guztira, 11 puntu jorratuko dituzte. Honakoak dira:
  1. Aurreko batzarraldiari dagokion aktaren onarpena.
  2. Abenduaren 1ean ospatuko den HIESaren aurkako ekintzen Nazioarteko Eguna.
  3. ELI-2 eremuan Inmobiliaria de Orio Txoko Txiki, SLren jabetzakoa den lurrari dagokion desjabetze espedientean okupazio beharra aldarrikatzea.
  4. 2017 urterako Udal Zerga Ordenantzaren aldaketak.
  5. Lanbarren industriaguneko Plan Partzialaren moldaketaren behin-betiko onarpena.
  6. Urkabe mendian, Beloaga bidea A herri-bidea berreskuratzeko espedientea hastea.
  7. Elorsoro kiroldegiko estalkiaren isolatze termikoa egiteko obra baimenagatik ordaindu beharreko zergaren hobari eskaera.
  8. Haurtzaro ikastolako DBH eraikuntzaren 3. solairua birgaitzeko obra baimenagatik ordaindu beharreko zergaren hobari eskaera.
  9. Hainbat zergen ordainagiriak baliogabetzea.
  10. Beste organoen jardueraren jarraipena.
  11. Eskari-galderak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.