Julen Mendozak ikasleek ikasturte amaieran egindako proposamenei erantzun die Eskolako Agenda 21 ikasturte berriko lehenengo saioan.
Eskolako Agenda 21 programaren aurreko ikasturteko azken saioa.
Eskolako Agenda 21 programaren barruan ikasleek ikasturte amaieran egindako proposamenei erantzuna eman die Julen Mendoza alkateak, programaren ikasturte berriko lehen saioan. Etxeetan soberan gelditzen zen janaria aprobetxatzeko errezeta bilduma egitea, jangeletako janari soberakinak beharra dutenei ematea, eskoletako jangeletan bertako produktuak erabiltzea, baserritarrei beraien produktuak saltzeko erraztasunak ematea, birziklapen tasa areagotzeko kontzientziazio kanpainak egiten jarraitzea, , herri baratzak ugaritzea eta auzokonposta gune gehiago jartzea proposatu zizkioten udalari ikasleek besteak beste.
Eskoletako jangelen kudeaketa Eusko Jairlaritzaren ardura dela erantzun die Mendozak, baina denen eskutan dagoela ahalik eta soberakin gutxien sortzea. Azokan bertako barazkiak saltzen dituzten baserritarren kokapena hobetzeko aukerak aztertzen ari direla esan die halaber, eta hondakinen gainean, berriz, laister edukiontzi grisa ezarriko dutela Errenteria-Oreretan, eta herritar eta enpresa guztiek biohondakina eta errefusa gaika biltzeko betebeharra izango dutela.
Pilak eta oihalen edukiontziak ugarituko ditu udalak, gainera, eta Arramendiko baratze parkeko kudeaketa finkatzen denean, baratza kopurua handitzea aztertuko duela udalak.
Mugikortasun iraunkorra
Eskolako Agenda 21en ikasturte berria abiatu dute, beraz, eta mugikortasun iraunkorra izango da ikasleek landuko duten gaia. Aurreko ikasturtean Errenteria-Oreretako zazpi ikastetxetako 3.5000 ikaslek hartu zuten parte programa horretan.