Ikasleek mugikortasun iraunkorrari buruz landutakoa helarazi diote udalari

Eskolako Agenda 21 programaren barruan egin dute bilera
mugikortasun iraunkorra eskola agenda

Udaletxeko pleno aretoan elkartu ziren.

Eskolako Agenda 21 programaren barruan, Oiartzungo hiru ikastetxeetako ikasleek udaleko ordezkariekin bilera egin zuten pasa den ostiralean. Zehazki, Elizalde Herri Eskolako, Elizalde Institutuko eta Haurtzaro Ikastolako ikasleak Jexux Leonet alkatea eta Ander Santesteban Ingurumen teknikariarekin elkartu ziren.

Ikasturtean zehar egindakoen berri eman zieten. Gainera, Eskolako Agenda 21en parte hartzen duten eragileen gaineko balantzea egin dute (ikasleen euren jarrera baloratu zuten bakarrik).

Hartutako konpromisoen berri eman zuten ikasleek. Hala, ibilbide motzak bizikletan edo oinez egitea, edo ibilbide luzeak garraio publikoan edo auto partekatuan egitearen aldeko konpromisoa azaleratu zuten. Horrez gain, Oiartzungo Udalari eskaerak egin zizkieten: ikastetxeetan bizikletentzako aparkalekuak egitea; eskolen sarrera-irteera orduetan eremua trafikoari ixtea eta gaziki aparkatutako autoei neurriak jartzea; espaloiak konpontzea…

Udaleko ordezkariek apunteak jaso zituzten, eta datorren ikasturte hasieran ikasleekin biltzeko konpromisoa helarazi zieten.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend