[Bideoa eta galeria] Emakume pasaitarrek herria gelditu dute
Emakume pasaitarrek udalerria geldiarazi dute. Antxon, esaterako, mobilizazio jendetsua egin dute adin eta kondizio guztietako emakumeek.
Pasaian ere erantzun zabala izaten ari da Martxoaren 8ko greba deialdi feminista. Antxon, esaterako, manifestazio zaratatsua egin dute barrutitik zehar; lehenago prestaketa lanak eta ekitaldia egin dituzte Gure Zumardian. Ondokoak dira bertako irudi eta bideoak. Gaur eta hurrengo egunetan badaude ekitaldi gehiago. Ondoko loturan horiek ikusteko aukera: