[Galeria] Emakumeen borrokarena da Oiartzun

nagusia.oiartzun

Oso jendetsua izan da Oiartzunen eguerdian egin duten manifestazioa.

Oiartzunen erabateko eragina izan du gaurko greba feministak. Horren adierazle nabarmenena izan da eguerdian herritik zehar egin den manifestazioa; hasiera batean elkarretaratzea zegoen pentsaua eguerdirako, baina Done Eztebe plazan bildu den jendetza ikusita, manifestazioa egin dute azkenean.

Nonahi ikusi ahal izan dira besoko morearekin emakumeak, globo moreak, eta nola ez, betaurreko moreak ere. Egun seinalatua, historikoa, Oiartzunen ere. Oiartzun gelditu dute, mundua mugitzeko.

Jarraian, Martxoaren 8ari lotutako agerraldiaren estekan sartzeko aukera. Bertan agertzen dira gaurko beste mobilizazioak non eta zein ordutan diren.

+ Martxoaren 8aren harirakoak Oiartzunen.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend