Aurreko zazpi urteetan bezala, Oarsoaldeko lau udalerrietan udan kirol eskaintza egongo da; maiatzaren 2an irekiko dute 35 jardueretan izena emateko epea
Agerraldian parte hartu duten zinegotziak: Irlentz Ortega (Lezo), Jon Txasko (Errenteria-Orereta9 eta Iñaki Pikabea (Oiartzun).
UDA 2018 Kirol Kanpaina aurkeztu dute gaur, Oiartzungo Elorsoro kiroldegiko rokodromoan. Aurreko zazpi urtertan bezala, aurtengo udan kirol jarduera ugari eskainiko dituzte Oiartzun, Pasaia, Lezo eta Errenteria-Oreretak. Eskualdeko Kirol Koordinazio Mahaiak antolatuta, 35 jarduera baino gehiago eskainiko dituzte. 3 eta 16 urte artekoentzako kirol ekintzak izango dira, baina helduek ere izango dute parte hartzeko aukerarik.
Helduentzako jarduerak honakoak izango dira: igeriketa, akuafit, nordic walking, kick boxing edo entrenamendu funtzionala. Maiatzaren 2an, asteazkena, irekiko dute jardueretan izena emateko epea.
8.500 eskuorri
Aurten ere esku orriak banatuko dituzte, informazio guzti-guztiarekin. 8.500 diptiko banatuko dituzte, ikastetxe eta kirol instalazioetan. Azaldu dutenez, lau udalerrietako informazio guztia orria euskarri berean eraginkorragoa da, begirada bakarrean ikusteko.
Esku orri horretan, besteak beste, iaz arrakasta izan zuten bi jarduera ikus daitezke: Paddle boarda (Pasaian) eta nordic walkinga (Lezon). Gainera, itsasoko jarduerei hauspoa eman nahi diete, eta bela, piraguismoa eta arrauna praktikatzeko aukera egongo da. Onena, hala ere,
diptikoa ikusi eta aukeratzea izango da.
Horrez gain, gogorarazi nahi izan dute Pasaiako Udalak aurten ere piraguak eta paddle board-ak alokatzeko aukera eskainiko duela. Horri buruzko informazioa jaso dute diptikoan.