“Iñakiri eta Ainhoari gure babes pertsonal eta solidarioa eskaintzen diegu”

ainhoa.intxaurrandieta

Ainhoa Intxaurrandieta. Argazkia: Urola Kostako Hitza.

Lezoko zinegotzi talde batek, ez haien karguaren izenean baizik eta era pertsonalean, adierazpena izenpetu dute Ainhoa Intxaurrandietari eta Mikel Errazkini babesa adierazteko. Espainiako Kontu Auzitegiak ez zuen deliturik ikusi lezoarra eta azpeitiarra Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren (GHK) zuzendaritzan izan zirenean errauste planta geldiarazteko erabakiarekin. GHK-k, ordea, erabaki du epai horri helegitea jartzea.

Horren harira egindakoa da adierazpena. Hemen, testua, hitzez hitz:

 

Iñaki eta Ainhoari gure babes pertsonal eta solidarioa eskaintzen diegu azpian sinatzen dugunok. Gai pertsonal gisa, ez diogu inori opa sufrimendua eta mina eragiten dieten egoerei aurre egin behar izatea. Horregatik, funtsezkoa da justizia demokratikoa eta herritar guztien eskubideekiko bermatzailea exijitzea, aldi berean ebazpen justuak bermatuko dituena. Era berean, ordezkari publiko guztiek arduraz jokatu behar dute interes orokorraren eta elkarbizitza sozial eta politikoaren defentsan. Egoerak eskatzen duen mailan ekiteko momentua da. Instituzioetan ardurak eta karguak ditugunok interes politikotik at utzi behar dugu interes pertsonala.

Interes pertsonalaren eta politikoaren arteko bereizketari buruz esandakoari jarraiki, aurretik aipatutakoaren irakurketa oro ez da tresna politiko gisa erabili behar.

Sinatzaileak: Jesus Maria Martiarena Jaca, Miguel Angel Sanchez Antunez, Maria Noemi Arberas Oses, Irlentz Ortega Ugalde, Enrique Figueroa Laboa, Alfredo de la Puente Pagola, Ainhoa Zabalo Loiarte, Mikel Arruti Salaberria, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Axier Irastorza Alustiza, Angel Portugal eta Igor Cordero de la Fuente.

Lotutako albisteak

+ Ainhoa Intxaurrandieta: «Sententziak gure argudiaketa ontzat ematen du eta aitortza bat da».

+ Kontu Auzitegian helegitea jartzea onartu du GHK-k.

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend