Fermin Balentzia, Landaren
Juan Diego Ramos Martinez Pelukas. Errenteria-Orereta. Hilaren 18an Landare elkarteak afari-kontzertua antolatu zuen Fermin Balentzia musikariarekin. Amaiak eta une hartan bere laguntzaile izandako gazteek, jatetxerik onenetakoen pareko menua eskai...
Juan Diego Ramos Martinez Pelukas. Errenteria-Orereta.
Hilaren 18an Landare elkarteak afari-kontzertua antolatu zuen Fermin Balentzia musikariarekin. Amaiak eta une hartan bere laguntzaile izandako gazteek, jatetxerik onenetakoen pareko menua eskaini ziguten. Gula entsalada , foie, txanpinoi eta patatekin lagunduta; haragi egosia; helatua eta petit chouxak.
Ondoren, inprobisatutako agertokira igo zen Fermin , eta emanaldia hasi zuen. Aipamen berezia merezi duten bi jota abesteko unean, gazte napar baten laguntza izan zuen, baino gainontzekoan, bere gitarra baino ez zuen lagun izan.
Lau orduz, oso abesti ezagunak entzuteko eta gozatzekoaukera izan genuen: Navarra tiene cadenas, En el alto de Loiti; La pastora de Ibardin eta, Maravillas. Azken hori, bereziki hunkigarria izan zen. Izan ere, falangistek guda zibila irabazi eta egun gutxira, bortxatu eta hil zuten Larragako (Nafarroa) gaztearen historia kontatzen du. Jotak eta Euskal Herriko edozein herritako kaleetatik jasotako kantuak eskaini zizkigun musikari nafarrak. Errepikatzea espero dugun afari eta kontzertu bikaina izan zen.