Elberdin Emakumeen Danborradarako martxa prestatzen dabil
Emakumeen Danborradak 25. urteurrena beteko du, eta horren haritik, hainbat ekitaldi antolatzen dabil Batzordea. Josu Elberdin musikari pasaitarra danborradarako martxa berezia prestatzen dabil, danborradan parte hartzen duten emakumeek, beraz, pieza b...
Emakumeen Danborradak 25. urteurrena beteko du, eta horren haritik, hainbat ekitaldi antolatzen dabil Batzordea. Josu Elberdin musikari pasaitarra danborradarako martxa berezia prestatzen dabil, danborradan parte hartzen duten emakumeek, beraz, pieza berria entseatu beharko dute. Bestalde, 25 urte hauetan barrutiko kaleetatik Mister gisa ibili direnak elkartu nahi dituzte.
Antolaketarako dirua behar dutenez gero, errifak jarri dituzte salgai, baita kontu korronte zenbakia ere (2101 0003 09 0120010202) ekarpenen bat egiteko.
Emakumeendanborrada.wordpress.com blogean informazioa sartzen joango dira.