Donibane Majestik eskubaloi taldeak 29-35 galdu zuen atzo Ordizia Rotula Studio taldearen kontra. Horrela, sailkapen orokorrean bigarren postutik laugarrenera jaitsi da; ez du punturik irabazi, 20 punturekin jarraitzen du. Bigarren Mailako Donibane Esk...
Saskilagunak taldeak 66-62 irabazi dio Krafft Atletico San Sebastian taldeari. Irabazi arren, bigarren postuan jarraitzen dute oiartzuarrek. Hala ere, lehenengoarekin, Alde Zaharrarekin puntutan berdinduta daude: 27 dituzte.
Estudio bateko lau hormen artean geratu beharrean, Xabier Obesoren ikasleen lanek argia ikusteko aukera izan dute, herritarrek euren margolanak ezagutzearekin batera. Hala, ostiralera arte Xenpelar Etxean daude eskegita azken bi urteetan egindako artelanak. Interesa daukan orok 17:30etik 20:30era arte dauka lanak ezagutzeko aukera. Guztira, Xabier Obeso artistaren 30 dizipuluren margolanak daude Xenpelar Etxean. Margolanak dira guztiak, baina teknika ezberdinetan landutakoak: olioa, akrilikoa, akuarela, luma-muturra… Mota askotakoak dira ere gaiak, bakoitzak bere estiloaren arabera landu dituenak. Horixe nabarmendu du irakasleak, Xabier Obesok: “Nik teknika irakasten diet, ez artea”. Maisuaren iritziz, eskoletan teknika irakatsi behar da, gainontzekoa bakoitzaren esperientziak jantzi behar duelako: “Artea da begietatik edo belarrietatik sartzen den ideia, gorputzetik pasatzen dena urteetan edukitako esperientziez jantziz, eta behatz puntetatik ateratzen dena”. Ildo horretatik, orduan eta jantziago egon barrutik, lana orduan eta aberatsagoa izango dela azaldu du. Teknika ikasten ari diren ikasle horiek bi taldetan banatuta daude: haurrak (10-14 urte) eta helduak. Haurren eskolak garrantzitsutzat jo ditu Obesok. Gogorarazi du adierazteko modurik garbiena arte plastikoak direla, eta hori landu egin behar dela. “12-13 urteerekin haurrak konturatzen dira teknika falta zailela, eta orduan utzi egiten dute”. Hori gertatu baino lehenago eskolak ematea komeni dela iritzi dio Obesok: “Kontuan izan behar da akatsak zuzentzeko [...]
Puzzle erraldoia egingo dute gaur Abaraxkako kideek, 16:30etik aurrera.
Asteazkenean, urtarrilak 26, Ipuin Kontalari saioa egongo da Hondarribiko Zuloaga Etxean arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Lupe Lekuona ariko da 7 eta 9 urte bitarteko haurrentzat.
Pasaiako Udalak 2011ko udal aurrekontuaren gaineko prozesu parte-hartzailea gaur hasiko da. Lehenengo saioa Trintxerpeko alkateordetzan izango da, 20:00etan. Deialdia lau barrutietako pasaitarrei zuzendua dago. Gaurko saioan aurrekontuaren proiektua au...
Emakumeen Danborradak 25. urteurrena beteko du, eta horren haritik, hainbat ekitaldi antolatzen dabil Batzordea. Josu Elberdin musikari pasaitarra danborradarako martxa berezia prestatzen dabil, danborradan parte hartzen duten emakumeek, beraz, pieza b...
Liga Nazionaleko neskek 1-2 irabazi diote Osasunari Iruñean. Hala, sailkapenean postu bat egin dute gora oiartzuarrek: hirugarrenak dira, 29 punturekin.
Iñaki Galdos Hamaikabateko presidentea, egoera politikoaren gainean ariko da bihar Abagune politikoa eta indar metaketa hitzaldien bigarren zikloaren baitan. Orain artean bezala, Kaputxinoen elizako beheko solairuko aretoan izango da hitzaldia 19:30et...
Eskualdeko arraun taldeek ondo hasi dute Gipuzkoako Batel Liga, maila ona erakutsi zuten joan den larunbatean Zumaiako uretan. Haurrak, kadeteak, gazteak eta seniorrak aritu ziren arraunean, eskualdetik 27 ontzi atera ziren guztira. Haur Mailan, nesketan, San Pedrok irabazi zuen 04:58,51 denbora eginez. Hirugarren Hibaika izan zen (+0:09,64) eta azkena Hibaikako talde mistoa (+1:24,86). Mutiletan, Hibaika A izan zen garaile (04:44,40); Trintxerpe-Illunbe hirugarren (+0:15;69); San Pedro bosgarren (+0:21,72); San Juan B zazpigarren (+0:33,04); Hibaika B hamairugarren (+0:55,94) eta San Juan A azkenak (1:29,61). Kadete Mailan, San Juan Ako mutilek lehen postua eskuratu zuten (07:08,83); San Pedro Bk bigarrena (+0:05,88); zazpigarrena Trintxerpe-Illunbek (+07:31,97); hamargarrena San Pedro Ak (+0:48,18), eta hamahirugarren San Juan B (+0:54,09). Gazte Mailan, Hibaikako neskek bigarren postua lortu zuen (09:19,96), irabazleak, Zumaiak baino hiru segundo gehiago. Laugarren San Juan A izan zen (+0:20,05); seigarren San Pedro A (0:36,58); hamargarren Trintxerpe-Illunbe (+0:53,77), eta azkena Hibaika B (+4:07,11). Mutiletan, San Pedrok irabazi zuen estropada, 08:25,17 denbora eginez. San Juan A bosgarren izan zen (+0:22,45); Trintxerpe-Illunbe B seigarren (+0:25,12); Trintxerpe-Illunbe A zortzigarren (+0:36,45); San Pedro B hamabigarren (+1:00,68) eta azkena San Juan B (+1:25,67). Seniorretan San Pedroko mutilak izan ziren onenak, 08:45,03ko denbora behar izan zuten estropada bukatzeko. Eta bigarrenak Hibaikakoak izan [...]
Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak 200.000 dokumentutik gora biltzea lortu zuen pasa den urtean: 93.997 ikus-entzunezkoak; 74.441 partiturak; 16.810 liburuak, aldizkariak eta mikroformak eta 15.669 eskutitzak, argazkiak, kartelak eta antzekoak. Jon Bagues Eresbileko zuzendariak gaur eman ditu 2010eko datuen berri, eta 2011rako erronkak ere ezagutarazi ditu. Iaz 2.893 dokumentu berri bildu zituen Eresbilek. Dokumentu berri horien artean Eibarko Musika Eskolak dohaintza moduan emandako Juan Etxaniz Urruzuno musikariaren dokumentuak, Aranburu sendiak Usurbilen mende batez baino gehiago erabili zituen partiturak, Teodoro eta Aurelio Graciaren partiturak eta baita Sara Soto irundarren jatorrizko musika lanak daude. Nekane Lasarte abeslariaren eta zuzendariaren lan berriak eta baita Luchy Manzisidor pedagogoarenak ere jaso dituzte. Dokumentu guztien artean partiturak nabarmendu dituzte. Ikus-entzunezkoekin batera funtsaren zati handi bat osatzen dute. Horietatik 568 aurten lortu dituzte. Partitura guztien artean Euskal Herriarekin zerikusia dutenen egileenak dira gehienak, 29.000. Iaz Interneten alde egindako apustua hasi da fruituak ematen. Hala, Facebooken 272 lagunek jarraitzen dute Eresbil. Horrez gain, webguneetan 40.500 bisitari jaso dituzte, iaz baino %5 gehiago. Hain zuzen, Eresbilen zerbitzuak geroz eta gehiago eskatzen dituzte posta elektroniko bidez erabiltzaileek, bisita guztien %28 dira, bulegoan izaten dituzten bisitekin parekatuta %28. Kontsulta gehienak, baina, telefono bidezkoak izaten dira %37. Musikaste eta Juan Zelaia Letamendia beka [...]
Oiartzungo Irratiko kideek jakinarazi dutenez, webgune berria dagoeneko guztiz martxan dago. Irratia sarean entzun daiteke, beraz.
Datorren maiatzaren 22ko udal hauteskundeei begira, asteartean bihar bukatzen da etorkinak hautesle erroldan inskribatzeko epearen luzapena. Ekuador, Peru, Bolivia, Kolonbia, Paraguai, Txile, Zelanda Berria, Norvegia eta Cabo Verdeko etorkinek eskubide...