Obesoren ikasleen lanak
Estudio bateko lau hormen artean geratu beharrean, Xabier Obesoren ikasleen lanek argia ikusteko aukera izan dute, herritarrek euren margolanak ezagutzearekin batera. Hala, ostiralera arte Xenpelar Etxean daude eskegita azken bi urteetan egindako artelanak. Interesa daukan orok 17:30etik 20:30era arte dauka lanak ezagutzeko aukera. Guztira, Xabier Obeso artistaren 30 dizipuluren margolanak daude Xenpelar Etxean. Margolanak dira guztiak, baina teknika ezberdinetan landutakoak: olioa, akrilikoa, akuarela, luma-muturra… Mota askotakoak dira ere gaiak, bakoitzak bere estiloaren arabera landu dituenak. Horixe nabarmendu du irakasleak, Xabier Obesok: “Nik teknika irakasten diet, ez artea”. Maisuaren iritziz, eskoletan teknika irakatsi behar da, gainontzekoa bakoitzaren esperientziak jantzi behar duelako: “Artea da begietatik edo belarrietatik sartzen den ideia, gorputzetik pasatzen dena urteetan edukitako esperientziez jantziz, eta behatz puntetatik ateratzen dena”. Ildo horretatik, orduan eta jantziago egon barrutik, lana orduan eta aberatsagoa izango dela azaldu du. Teknika ikasten ari diren ikasle horiek bi taldetan banatuta daude: haurrak (10-14 urte) eta helduak. Haurren eskolak garrantzitsutzat jo ditu Obesok. Gogorarazi du adierazteko modurik garbiena arte plastikoak direla, eta hori landu egin behar dela. “12-13 urteerekin haurrak konturatzen dira teknika falta zailela, eta orduan utzi egiten dute”. Hori gertatu baino lehenago eskolak ematea komeni dela iritzi dio Obesok: “Kontuan izan behar da akatsak zuzentzeko [...]
Estudio bateko lau hormen artean geratu beharrean, Xabier Obesoren ikasleen lanek argia ikusteko aukera izan dute, herritarrek euren margolanak ezagutzearekin batera. Hala, ostiralera arte Xenpelar Etxean daude eskegita azken bi urteetan egindako artelanak. Interesa daukan orok 17:30etik 20:30era arte dauka lanak ezagutzeko aukera.
Guztira, Xabier Obeso artistaren 30 dizipuluren margolanak daude Xenpelar Etxean. Margolanak dira guztiak, baina teknika ezberdinetan landutakoak: olioa, akrilikoa, akuarela, luma-muturra… Mota askotakoak dira ere gaiak, bakoitzak bere estiloaren arabera landu dituenak.
Horixe nabarmendu du irakasleak, Xabier Obesok: “Nik teknika irakasten diet, ez artea”. Maisuaren iritziz, eskoletan teknika irakatsi behar da, gainontzekoa bakoitzaren esperientziak jantzi behar duelako: “Artea da begietatik edo belarrietatik sartzen den ideia, gorputzetik pasatzen dena urteetan edukitako esperientziez jantziz, eta behatz puntetatik ateratzen dena”. Ildo horretatik, orduan eta jantziago egon barrutik, lana orduan eta aberatsagoa izango dela azaldu du.
Teknika ikasten ari diren ikasle horiek bi taldetan banatuta daude: haurrak (10-14 urte) eta helduak. Haurren eskolak garrantzitsutzat jo ditu Obesok. Gogorarazi du adierazteko modurik garbiena arte plastikoak direla, eta hori landu egin behar dela. “12-13 urteerekin haurrak konturatzen dira teknika falta zailela, eta orduan utzi egiten dute”. Hori gertatu baino lehenago eskolak ematea komeni dela iritzi dio Obesok: “Kontuan izan behar da akatsak zuzentzeko terapia guztiak eskulanen bidez egiten direla”. Ildo horretatik, marrazten irakastea derrigorrezkotzat jo du.
Haurra izan edo ez, Obesoren hainbat ikasle ari dira lehiaketetan aurkezten, eta irakaslearen esanetan, “emaitza onekin”, gainera. Ikasleen artean badaude nabarmentzeko moduak ere: Cristina Guerrero, esate baterako. Obesoren estudioan ikasitakoa da, eta orain “nazioarte mailan arrakasta ugari lortzen ari da”, adierazi du irakasleak harro.