Iñaki Galdos egoera politikoari buruz mintzatuko da bihar
Iñaki Galdos Hamaikabateko presidentea, egoera politikoaren gainean ariko da bihar Abagune politikoa eta indar metaketa hitzaldien bigarren zikloaren baitan. Orain artean bezala, Kaputxinoen elizako beheko solairuko aretoan izango da hitzaldia 19:30et...
Iñaki Galdos Hamaikabateko presidentea, egoera politikoaren gainean ariko da bihar Abagune politikoa eta indar metaketa hitzaldien bigarren zikloaren baitan. Orain artean bezala, Kaputxinoen elizako beheko solairuko aretoan izango da hitzaldia 19:30etatik 21:00ak arte.
Otsailaren 1ean Alternatibako Oskar Matute kideak amaituko ditu,joan den urte bukaeran antolatzen hasitako hitzaldi zikloak. Ondoren “beste jardun ereduekin jarraituko dugu”, azaldu dute antolatzaileek. Azken hauek “zazpi lurraldez osatutako Euskal Herria eta azken honen erabakitzeko eskubidea aitortzen duen joera politiko eta sindikal askotariko herritar taldea” osatzen dute. Herritarrak zikloa amaituko duten bi hitzaldietan parte hartzera animatu dituzte antolatzaileek, “bakoitzak bere joerako hizlaria entzuteaz gain, besteak entzuteko ahalegina ere egitea oinarri konpartituak bilatzeko lehenengo urratsa delako”.