Maila ona erakutsi dute eskualdeko arraunlariek
Eskualdeko arraun taldeek ondo hasi dute Gipuzkoako Batel Liga, maila ona erakutsi zuten joan den larunbatean Zumaiako uretan. Haurrak, kadeteak, gazteak eta seniorrak aritu ziren arraunean, eskualdetik 27 ontzi atera ziren guztira. Haur Mailan, nesketan, San Pedrok irabazi zuen 04:58,51 denbora eginez. Hirugarren Hibaika izan zen (+0:09,64) eta azkena Hibaikako talde mistoa (+1:24,86). Mutiletan, Hibaika A izan zen garaile (04:44,40); Trintxerpe-Illunbe hirugarren (+0:15;69); San Pedro bosgarren (+0:21,72); San Juan B zazpigarren (+0:33,04); Hibaika B hamairugarren (+0:55,94) eta San Juan A azkenak (1:29,61). Kadete Mailan, San Juan Ako mutilek lehen postua eskuratu zuten (07:08,83); San Pedro Bk bigarrena (+0:05,88); zazpigarrena Trintxerpe-Illunbek (+07:31,97); hamargarrena San Pedro Ak (+0:48,18), eta hamahirugarren San Juan B (+0:54,09). Gazte Mailan, Hibaikako neskek bigarren postua lortu zuen (09:19,96), irabazleak, Zumaiak baino hiru segundo gehiago. Laugarren San Juan A izan zen (+0:20,05); seigarren San Pedro A (0:36,58); hamargarren Trintxerpe-Illunbe (+0:53,77), eta azkena Hibaika B (+4:07,11). Mutiletan, San Pedrok irabazi zuen estropada, 08:25,17 denbora eginez. San Juan A bosgarren izan zen (+0:22,45); Trintxerpe-Illunbe B seigarren (+0:25,12); Trintxerpe-Illunbe A zortzigarren (+0:36,45); San Pedro B hamabigarren (+1:00,68) eta azkena San Juan B (+1:25,67). Seniorretan San Pedroko mutilak izan ziren onenak, 08:45,03ko denbora behar izan zuten estropada bukatzeko. Eta bigarrenak Hibaikakoak izan [...]
Eskualdeko arraun taldeek ondo hasi dute Gipuzkoako Batel Liga, maila ona erakutsi zuten joan den larunbatean Zumaiako uretan. Haurrak, kadeteak, gazteak eta seniorrak aritu ziren arraunean, eskualdetik 27 ontzi atera ziren guztira.
Haur Mailan, nesketan, San Pedrok irabazi zuen 04:58,51 denbora eginez. Hirugarren Hibaika izan zen (+0:09,64) eta azkena Hibaikako talde mistoa (+1:24,86). Mutiletan, Hibaika A izan zen garaile (04:44,40); Trintxerpe-Illunbe hirugarren (+0:15;69); San Pedro bosgarren (+0:21,72); San Juan B zazpigarren (+0:33,04); Hibaika B hamairugarren (+0:55,94) eta San Juan A azkenak (1:29,61).
Kadete Mailan, San Juan Ako mutilek lehen postua eskuratu zuten (07:08,83); San Pedro Bk bigarrena (+0:05,88); zazpigarrena Trintxerpe-Illunbek (+07:31,97); hamargarrena San Pedro Ak (+0:48,18), eta hamahirugarren San Juan B (+0:54,09).
Gazte Mailan, Hibaikako neskek bigarren postua lortu zuen (09:19,96), irabazleak, Zumaiak baino hiru segundo gehiago. Laugarren San Juan A izan zen (+0:20,05); seigarren San Pedro A (0:36,58); hamargarren Trintxerpe-Illunbe (+0:53,77), eta azkena Hibaika B (+4:07,11). Mutiletan, San Pedrok irabazi zuen estropada, 08:25,17 denbora eginez. San Juan A bosgarren izan zen (+0:22,45); Trintxerpe-Illunbe B seigarren (+0:25,12); Trintxerpe-Illunbe A zortzigarren (+0:36,45); San Pedro B hamabigarren (+1:00,68) eta azkena San Juan B (+1:25,67).
Seniorretan San Pedroko mutilak izan ziren onenak, 08:45,03ko denbora behar izan zuten estropada bukatzeko. Eta bigarrenak Hibaikakoak izan ziren, San Pedrok baino hiru segundo pasatxora iritsi zen helmugara.