Herritarrek udal aurrekontuari ekarpenak egiteko aukera dute gaurtik aurrera
Pasaiako Udalak 2011ko udal aurrekontuaren gaineko prozesu parte-hartzailea gaur hasiko da. Lehenengo saioa Trintxerpeko alkateordetzan izango da, 20:00etan. Deialdia lau barrutietako pasaitarrei zuzendua dago. Gaurko saioan aurrekontuaren proiektua au...
Pasaiako Udalak 2011ko udal aurrekontuaren gaineko prozesu parte-hartzailea gaur hasiko da. Lehenengo saioa Trintxerpeko alkateordetzan izango da, 20:00etan. Deialdia lau barrutietako pasaitarrei zuzendua dago. Gaurko saioan aurrekontuaren proiektua aurkeztu eta azalduko diete herritarrei, eta beharrezko dokumentazioa banatuko diete aztertu ahal izateko.
Hurrengo bilera, gaur zortzi izango da, hilaren 31n, toki eta ordu berean. Bigarren saio horretan, aurkeztutako aurrekontua eztabaidatzeko eta ekarpenak egiteko aukera izango da.
Otsailaren 15ean izango den udalbatzarraren ondoren, azken saioa egingo dute. Azken emaitzaren berri emango dute orduan.
Udaleko webgunean (www.pasaia.net) aurrekontu proiektua kontsulta daiteke alkatetzaren memoriarekin batera. Horrez gain, norbaitek ekarpenik egin nahiko balu, udaletxera joan daiteke, pasaialanduz@pasaia.net helbide elektronikora idatzi edota saioetara agertu.