Protestak errauste plantaren kontra, banketxeen aurrean
Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinadorak La Caixa eta Banesto banketxeen aurkako salaketa kanpaina antolatu du otsailean zehar Gipuzkoa Zero Zabor, Ekologistak Martxan eta Eguzki talde ekologistaren laguntzarekin. Antolatzaileen arabe...
Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinadorak La Caixa eta Banesto banketxeen aurkako salaketa kanpaina antolatu du otsailean zehar Gipuzkoa Zero Zabor, Ekologistak Martxan eta Eguzki talde ekologistaren laguntzarekin.
Antolatzaileen arabera, bi banketxeek Zubietako errauste plantaren zati bat finantzatuko dute, zehazki 68 milioi euro. Horren aurrean talde ekologistek hainbat ekintza antolatuko dituzte hilabete osoan: elkarretaratzeak egingo dituzte banketxe horiek Gipuzkoan zehar dituzten bulegoen aurrean eta gutunak emango dizkiete bulegoetako arduradunei.
Dagoeneko Errenteria-Orereta Bizirik plataformak jarduera hori salatzeko kartelak jartzen ibili da bi egoitzen aurrean, eta esku orriak ere banatu ditu.