Oiarpeko kideek bi partida galdu dituzte eta bat irabazi, Malerreka eskualdeko (Doneztebe eta inguruetako herriak biltzen dituena, Nafarroan) lehiaketako finalerdietan. Kadeteetan, Andoni Ugalde-Xanet Imaz (Oiarpe)/Zamora-Aldave: 18-6; gazteetan, Oier ...
Asteburuko jardunaldian garaipena eskuratu dute OKE Oiartzun Kirol Elkarteko Ohorezko Erregional Mailako mutilek. 3-0 irabazi diote Idiazabal taldeari, etxean. Emaitzari esker, sailkapenean bi postu gora egin dute: bosgarrenak dira, 35 punturekin.
Hendaiako Mutxiko Elkarteak Tafallako jota eta Larrain dantza ikasteko 3 hilabeteko ikastaroa antolatu du, Irandatz kiroldegian. Ikastaroa astelehenetan izango da, gaurtik hasita, 21:00etatik, 22:00etara. Izenematea gimnasioan eman behar da, gaur berta...
Galtzarabordako El Parque erretiratuen elkarteak bazkideei jakinarazi die ohiko batzar nagusia egingo dutela hilaren 24ean. Bi deialdi egin dituzte, lehenengoa 17:30ean eta bigarrena 18:00etan. Besteak beste, zuzendaritzaren zati bat berritzeaz eta dir...
Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinadorak La Caixa eta Banesto banketxeen aurkako salaketa kanpaina antolatu du otsailean zehar Gipuzkoa Zero Zabor, Ekologistak Martxan eta Eguzki talde ekologistaren laguntzarekin. Antolatzaileen arabe...
Iragan larunbatean jokatu zuen Hondarribiko Preferente taldeak ligako 21. jardunaldia eta golik gabeko azken emaitzarekin konformatu behar izan ziren berdeak. Lehia handia izan zen Hondarribia eta Aurrera taldeen artean eta puntu bana eskuratu zuten bi...
Allerru-Jaizkibel taldea Oiartzun baino gehiago izan da asteburuan eta, hala, 0-2 irabazi zion herriko taldeari. Pasa den asteburuan, berriz, oiartzuarrek 4-3 irabazi zioten Power Rangers taldeari. Eta duela bi, oiartzuarrek 6-1 galdu zuten 2king-uak t...
Autorrecambios Goiherri BKL 48-Saskilagunak 60. Horrela bukatu zen asteburuko jardunaldia. Hala, oiartzuarrek beste garaipen bat pilatu dute, ligako hamalaugarrena. Guztira 17 partida jokatu dituzte Gipuzkoako Senior Mailan eta hiru galdu dituzte. Sail...
Finalaurrekoetara pasatu dira Txost Oiartzungo Pilota Taldeko kideak, Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketan, haurretan, gazteetan eta helduetan. Hala, haurretan, Txost 1 taldeak egin du aurrera. Hona asteburuko emaitzak: Zubieta 1-Txost 3, 35-16; Zubieta 2...
Azken egunetan Udal Gobernu Taldeak egin dituen adierazpenei erantzuna eman die OiartzunBaik (OB): «Udal Gobernu Taldeak argudioak erabili beharrean mehatxuak erabili ditu berriro bere kudeaketa kaskarra estaltzeko». Oposizioko taldetik nabarmendu dutenez, eurek Udal Gobernuak onetsitako aurrekontuak eta balantzeak «bakarrik» erabili dituzte kritika politikoa egiteko. Euren iritziz, OiartzunBaik argudioak erabiltzen dituen bitartean, Udal Gobernuak mehatxuak erabiltzen ditu. Hala, OBko kideek berretsi dute Udalak 2009ko likidazioa 1.771.895 euroko zuloarekin itxi zuela, eta Udalak berak ez duela hori gezurra denik esan, «errua beste batzuei bota baizik». Nahikoa esfortzurik ez OBren esanetan, Udalak ez du nahikoa esfortzurik egin krisi egoerara egokitzeko: «Krisi egoerara egokitzeko esfortzuak denok egin ditugu gure egunerokoan, beraz Udalak egin izana ez da harritzekoa, beharrezkoa baizik. Hala ere, egoera dena izanik, berresten dugu Gobernuak ez duela egin behar adinako esfortzurik». Horren erakusletzat dute atez ateko bilketa: «Interes alderdikoia besterik ez du eta Gobernuaren esanetan bosgarren edukiontzia baino merkeagoa da». Gainera, gogorarazi dute, behin eta berriro eskatu dituztela bosgarren edukiontziaren gaineko datuak, baina ez dutela ezer jaso. Udal Gobernuaren jarrera horrek argi erakusten du, OBren ustez, Gobernuak «parte-hartzea ulertzeko duen era xelebrea». Atez atekoaren gastuak Parte-hartzea ulertzeko era hori azaltzeko zabor bilketari buruzko hainbat datu eman dituzte OBko kideek. Batetik, 2009ko aurrekontukoak: [...]
12 zentimetro erakusketa dela eta, Herriko Etxeko Kultura Zerbitzuak sorkuntza-tailerra antolatu du, Zokoburu auzoko Mendi Zolan kulturgunean (Itsas etorbidean). Otsailaren 15etik 25era, ttipiei eta handiei beren burua adierazteko aukera eskeini nahi ...
16:30etik aurrera, paperezko karetak egingo dituzte Abaraxkako kideek.
errenteriako udalak 346 kale argi berritu ditu 2010 urtean