Udalak 346 kaleko argi berritu zituen iaz
errenteriako udalak 346 kale argi berritu ditu 2010 urtean
Argiteriaren eraginkortasuna energetikoa hobetzeko, 600.000 eurotik gorako inbertsioa egin du udalak. Izan ere, 2010 urtean, 346 kaleko argi berritu zituen. Guztira 652.626 euroko inbertsioa izan dute lanek, eta horietatik 240.000 Energiaren Euskal Erakundeak ordaindu ditu.
Beraun, Pontika, Galtzaraborda, Gabierrota eta Fanderia auzoetako kale argiak izan dira berritu dituztenak. Horietaz gainera, aipatu auzoetako 10 argiteri koadro ere berritu dituzte. Lanak amaituta, 224.400 kw aurreztea aurreikusi du udalak, eta baita argi-kutsadura murriztea.