Tafallako jota eta Larrain dantza ikastaroa gaurtik bertatik
Hendaiako Mutxiko Elkarteak Tafallako jota eta Larrain dantza ikasteko 3 hilabeteko ikastaroa antolatu du, Irandatz kiroldegian. Ikastaroa astelehenetan izango da, gaurtik hasita, 21:00etatik, 22:00etara. Izenematea gimnasioan eman behar da, gaur berta...
Hendaiako Mutxiko Elkarteak Tafallako jota eta Larrain dantza ikasteko 3 hilabeteko ikastaroa antolatu du, Irandatz kiroldegian. Ikastaroa astelehenetan izango da, gaurtik hasita, 21:00etatik, 22:00etara. Izenematea gimnasioan eman behar da, gaur bertan. Ikastaroaren prezioa 20 eurokoa da. Muxiko elkartetik aurreratu dutenez, “fandango eta mutxiko pausoak ezagutzea komenigarria” da.