Aste honetan hasiko dira Lakaxitaren zine-ostegunak
Lakaxita Irungo gaztetxeak ostegunean ekingo dio Zinema kulturnitzen ekimenaren, Flores de otro mundo film luzearekin. Adiskidetuak elkarte kultur anitzak aurkeztuko du emanaldia. Izan ere, hortan datza Zinema kulturnitzen programa. Astero hiriko elkar...
Lakaxita Irungo gaztetxeak ostegunean ekingo dio Zinema kulturnitzen ekimenaren, Flores de otro mundo film luzearekin. Adiskidetuak elkarte kultur anitzak aurkeztuko du emanaldia. Izan ere, hortan datza Zinema kulturnitzen programa. Astero hiriko elkarte batek filma hautatzeko, eta ondorengo solasaldia aurkezteko ardura izango du. Ekitaldiak ostegunero izango dira, 19:30etik aurrera, otsailaren 17tik hasita, Anakako etxe okupatuan.
Salbuespen bezala, bihar, asteazkenarekin, Propiedad privada filma proiektatuko duten Argoiak emakume elkartearen egoitzan. Ondoren, eztabaida izango da. Antxeta irratiak eta Ongiz elkarteko kideak izango dira bertan. Argoiakek asteazkenero antolatzen dituen ekitaldiek ohi duten bezala, hau ere 17:00etan hasiko da.
Egitaraua
- Otsailak 17, Adiskidetuak elkarte kultur anitzaren eskutik: Flores de otro mundo.
- Otsailak 24, Antxeta Irratiaren eskutik: Komunikazioa eta kultur aniztasuna.
- Martxoak 3, Guztion Artean, Senegaldarren elkartearen eskutik: Senegal, dokumentala.
- Martxoak 10, Irungo Bilgune Feministaren eskutik: Las mujeres de verdad tienen curvas.
- Martxoak 17, Irungo Askapena eragile internazionalistaren eskutik: Internazionalismoa.
- Martxoak 24, Cimade-n eskutik: Welcome.
- Martxoak 31, AEK-ren eskutik: Bidai intimoak.