‘Hura ez da lekua’ ikuskizuna, Korrikaren eskutik
Korrika Kulturalak antolatuta, Hura ez da lekua ikuskizuna estreinatuko dute bihar Errenteria Hiria Kulturgunean. Metrokuadroka Sormen Laborategiak, poesia, musika, pintura eta antzerkia bildu ditu aipatu ikuskizunean, eta Oier Guillan, Asier Sarasola, Ander Fernandez, Idoia Beratarbide eta Iñigo Ortega ariko dira agertokiaren gainean. Asier Sarasolak eta Oier Guillanek landuko dute poesia; Ander Fernandezek, musika; IdoiaBeratarbidek, pintura; eta Iñigo Ortegak, antzerkia. Zoriontasuna, ardatz Hura ez da lekua ikuskizunaren protagonista, atez ateko saltzailea da, Josu Xabier Benito Betilekukoa, eta bere maletarekin, zoriontasuna saltzen saiatuko da. Egunaren amaieran, lanetik etxerako bueltan, bere zirko intimoan barneratzeko aukera izango dute ikusleek. “Pintura, poesia eta musikaren bitartez ikusiko ditugu islaturik bere barne ahotsak”, azaldu dute Metrokuadrokako kideek. Zoriontasuna eta haren argitzalak dira ikuskizunaren ardatz, “oinarrian dagoen ideia”. Halaber, ideia hori lantzeko hainbat azpi gai landu dituzte ikuskizunaren arduradunek: “Zer den ez jende izatea, memoriaren garrantzia eta beharra, zoriontasun osoarena baino zoriontasun uneen kontzientzia, zoriontasunari beldurra eta norberaren zirku intimoaren aldarria”, azaldu dute. Metrokuadroka Sormen Laborategiko kideek lau hilabete eman dituzte Hura ez da lekua ikuskizunaren sormen prozesuan. “Arte diziplina ezberdinak jarri ditugu elkarrizketan oholtzaren gainean eta bakoitzaren erritmoa, beharrak, lengoiaren ezaugarriak eta nortasuna errespetatzen saitu gara”, azaldu dute. Lehenengo “mahai gaineko lana egin dugu, taldekideok adierazi nahi [...]
Korrika Kulturalak antolatuta, Hura ez da lekua ikuskizuna estreinatuko dute bihar Errenteria Hiria Kulturgunean. Metrokuadroka Sormen Laborategiak, poesia, musika, pintura eta antzerkia bildu ditu aipatu ikuskizunean, eta Oier Guillan, Asier Sarasola, Ander Fernandez, Idoia Beratarbide eta Iñigo Ortega ariko dira agertokiaren gainean.
Asier Sarasolak eta Oier Guillanek landuko dute poesia; Ander Fernandezek, musika; IdoiaBeratarbidek, pintura; eta Iñigo Ortegak, antzerkia.
Zoriontasuna, ardatz
Hura ez da lekua ikuskizunaren protagonista, atez ateko saltzailea da, Josu Xabier Benito Betilekukoa, eta bere maletarekin, zoriontasuna saltzen saiatuko da. Egunaren amaieran, lanetik etxerako bueltan, bere zirko intimoan barneratzeko aukera izango dute ikusleek. “Pintura, poesia eta musikaren bitartez ikusiko ditugu islaturik bere barne ahotsak”, azaldu dute Metrokuadrokako kideek.
Zoriontasuna eta haren argitzalak dira ikuskizunaren ardatz, “oinarrian dagoen ideia”. Halaber, ideia hori lantzeko hainbat azpi gai landu dituzte ikuskizunaren arduradunek: “Zer den ez jende izatea, memoriaren garrantzia eta beharra, zoriontasun osoarena baino zoriontasun uneen kontzientzia, zoriontasunari beldurra eta norberaren zirku intimoaren aldarria”, azaldu dute.
Metrokuadroka Sormen Laborategiko kideek lau hilabete eman dituzte Hura ez da lekua ikuskizunaren sormen prozesuan. “Arte diziplina ezberdinak jarri ditugu elkarrizketan oholtzaren gainean eta bakoitzaren erritmoa, beharrak, lengoiaren ezaugarriak eta nortasuna errespetatzen saitu gara”, azaldu dute.
Lehenengo “mahai gaineko lana egin dugu, taldekideok adierazi nahi genuena adostu eta testuak idazten hasteko, eta ondoren esperimentazio prozesua heldu zen”, esan dute Metrokuadroka Sormen Laborategikoek.
Korrika Kulturalaren baitan bihar, 20:00etan, Errenteria Hiria Kulturgunean estreinatuko duten Hura ez da lekua ikuskizunerako sarrerak, Xenpelar AEK euskaltegian, Arkaitza tabernan, Xenpelar Kulturdendan eta kulturgunean bertan eskura daitezke sei euroren truke.
Ondoren, Bilboko Kalderapekon eta Nafarroako Antzerki Eskolan egingo dituzte emanaldiak, martxoaren 3an eta 10ean, hurrenez hurren.