Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizarteaPolitika

Martxoaren 8ak udala, Bidasoa Activa eta hiriko lau emakume talde elkartu ditu

Ehun urte beteko dira aurten martxoaren 8a emakumearen eguna izendatu zutenetik. Atzo udaletxean eginiko prentsaurrekoan Ongizate zinegotzi Cristina Labordak heldu den astearte eta asterako Irunen antolatu diren ekitaldiak aurkeztu zituen. Bere ondoan Bidasoa Bizirikeko Goizane Alvarez eta hiriko lau emakume taldeetako ordezkariak eseri ziren: Gaurko Andreak, Argoiak, Uxoa eta Romi elkartea. Cristina Labordak azken ehun urteetan emakumeen eskubideen aldeko defentsan lortutakoak goraipatu zituen, baina “egiteke asko falta” delako kexu agertu zen: “lorpenengatik ospatzeko eguna da, baina lortu ez direnak aldarrikatzeko ere”. Atzera begira eginez, “emakumearen lan produktibora inkorporatzea lorpen handia esan dela. Soldaten parekatzea egungo erronketako bat da bere ustez. Horren harira, Bidasoa Bizirikek Emakumea eta enplegua Irunen ikerketa kaleratuko du egunotan. Ikuspuntu beretik atzo komunikabideen aurrean agertu ziren lau elkarteetako gazteenak, I-Romi elkarteak, Emakume ijitoak eta etxetik kanpo lan egitea izenburuko bilkura antolatu dute martxoaren 11n Jose Egino kaleko egoitzan, 10:00etik aurrera. Iaz sortu zen I-Romi elkartea. Adela Alaiak onartu zuenez, “guri gertatu ez zitzaiguna haiei ez gertatzeko, horretarako lan egiten dugu emakume gazte romaniekin”. Asteazkenero bezala, Argoiakek hitzaldia antolatu du gaurko, 17:00etan. Maribel Sansebastianek emakumearen egunari buruz gizonek pentsatzen dutena hizpide izango du. Datorren astelehenerako Gabriel Celayari egingo dioten omenaldia aurkeztu zuen Txaro Ramosek. Eta hilaren 16rako Arantza [...]

irungo hitza
Oarsoaldea
2011/03/02

Beste elkarteek antolatutakoetara joan ahal izateko astean zehar banatu dituzte ekitaldiak

Ehun urte beteko dira aurten martxoaren 8a emakumearen eguna izendatu zutenetik. Atzo udaletxean eginiko prentsaurrekoan Ongizate zinegotzi Cristina Labordak heldu den astearte eta asterako Irunen antolatu diren ekitaldiak aurkeztu zituen. Bere ondoan Bidasoa Bizirikeko Goizane Alvarez eta hiriko lau emakume taldeetako ordezkariak eseri ziren: Gaurko Andreak, Argoiak, Uxoa eta Romi elkartea. Cristina Labordak azken ehun urteetan emakumeen eskubideen aldeko defentsan lortutakoak goraipatu zituen, baina “egiteke asko falta” delako kexu agertu zen: “lorpenengatik ospatzeko eguna da, baina lortu ez direnak aldarrikatzeko ere”. Atzera begira eginez, “emakumearen lan produktibora inkorporatzea lorpen handia esan dela. Soldaten parekatzea egungo erronketako bat da bere ustez. Horren harira, Bidasoa Bizirikek Emakumea eta enplegua Irunen ikerketa kaleratuko du egunotan.

Ikuspuntu beretik atzo komunikabideen aurrean agertu ziren lau elkarteetako gazteenak, I-Romi elkarteak, Emakume ijitoak eta etxetik kanpo lan egitea izenburuko bilkura antolatu dute martxoaren 11n Jose Egino kaleko egoitzan, 10:00etik aurrera. Iaz sortu zen I-Romi elkartea. Adela Alaiak onartu zuenez, “guri gertatu ez zitzaiguna haiei ez gertatzeko, horretarako lan egiten dugu emakume gazte romaniekin”.

Asteazkenero bezala, Argoiakek hitzaldia antolatu du gaurko, 17:00etan. Maribel Sansebastianek emakumearen egunari buruz gizonek pentsatzen dutena hizpide izango du. Datorren astelehenerako Gabriel Celayari egingo dioten omenaldia aurkeztu zuen Txaro Ramosek. Eta hilaren 16rako Arantza Urretabizkaiak bisitatuko du Uztapide bertsolariaren kaleko egoitza. Maritxu San Pedrok, Gaurko Andreak berdintasunerako taldeko ordezkariak, dei egin zien herritarrei etzirako 19:30ean prestatu duten solasaldira joateko. 2010ean Foru Aldundiak saritutako Egaldi taldea gonbidatu dute, hots, preso diren emakumeekin lan egiten duen elkartea.

Aurten, inauteri asteartea izanik, urtero egiten den Egunero izan beharko litzateke martxoak 8 elkarretaratzea Oiasso museoaren kanpoaldean egingo da, eta ez Zabaltza plazan.

Emakumearen egunaren inguruko ekitaldiak

  • Martxoak 2, asteazkena. Maribel Sansebastianen hitzaldia, 17:00etan Argoiak elkartearen egoitzan (Uztapide bertsolaria, 6).
  • Martxoak 4, ostirala. Hegaldi elkartearen hitzaldia: Hezietatik askatasunera. 19:30ean, Gaurko Andreak elkartearen egoitzan (Nabartenea etxea, Kale Nagusia, 11).
  • Martxoak 7, astelehena. Rosas rojas liburuaren inguruko literatur solasaldia. Uxoa elkartearen egoitzan (Gipuzkoa hiribidea, 12).
  • Martxoak 7, astelehena. Udalaren eta Bidasoa Bizirikek eskutik. Arantza Pareja EHUko iralaslearen hitzaldia: Emakumeak lantokian. Irudiak, errealitatea eta gaurkotasuna. 18:00etan, Ficoban. Emakumea eta enplegua Irunen ikerketa aurkeztuko da.
  • Martxoak 8, asteartea. Argoiak elkarteak antolatuta. 12:00etan Meza San Jose langilearen parrokian. 14:00etan anaitasun bazkaria.
  • Martxoak 8, asteartea. Gizarte Ongizate arloak antolatuta, kale antzerkia: Ipso Facto konpainiak Martxoaren 8a 100 urtez antzeztuko du Luis Marianon, 11:30etik 13:30era.
  • Martxoak 9, asteazkena. Argoiak elkarteak antolatuta, ipuin-kontalaria, olerki-irakurketa eta Rosa Gomezen El riesgo de vivir liburuaren aurkezpena. 17:00etatik aurrera udal liburutegian.
  • Martxoak 11, ostirala. Emakume ijitoen topaketa. Gaia: Emakume ijitoa eta etxetik kanpo lan egitea. 10:00etan I-Romi elkartearen egoitzan (Jose Eginoren kalea, 8-10).
  • Martxoak 11, ostirala. Uxoa elkarteko bazkideen eskulanen erakusketa. Kasino Zaharra antzerki taldearen eta Aragoiko etxeko Rasmia errondailaren emanaldiak. 18:00etan, Uxoa elkartean.
  • Martxoak 11, ostirala. Udalak eta Haurralde Fundazioak antolatuta, Djamila Saraoui aljeriarrak zuzenduriko Bakarat filmaren proiekzioa, 19:00etan Amaia KZn.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.