20 urtez azpiko ipar sektoreko jardunaldia, Lezon
Judo txapelketa garrantzitsua jokatuko dute hurrengo larunbatean Lezoko Bekoerrota kiroldegian. Izan ere, 20 urtez azpiko Espainiako Txapelketako fase bat jokatuko dute bertan, Ipar Sektoreari dagokiona, hain zuzen ere. Fase hori finalaren aurrekoa da....
Judo txapelketa garrantzitsua jokatuko dute hurrengo larunbatean Lezoko Bekoerrota kiroldegian. Izan ere, 20 urtez azpiko Espainiako Txapelketako fase bat jokatuko dute bertan, Ipar Sektoreari dagokiona, hain zuzen ere. Fase hori finalaren aurrekoa da.
Hilaren 19ko txapelketa 11:30ean hasiko da. Judokek, ohi bezala, lehenago egon beharko dute Bekoerrotan. Izan ere, 10:30etik 11:00tara arte pisatu egingo dituzte, kategoriatan banatzeko eta 11:00tatik aurrera, berriz, zozketa egingo dute, borrokaldiak zehazteko. Guztira hiru tatami jarriko dituzte Bekoerrota kiroldegiko kantxan.
Lezo hautatzeko erabakia pasa den asteburuan hartu zuten Puertollanon (Ciudad Real, Espainia). Bertan, Espainiako Judo Federazioko kideak Euskal Autonomia Erkidegoko federazioarekin bildu ziren eta Bekoerrotako kantxa hautatu zuten. Allerru Judo Taldeak antolatuko du txapelketa.