Realaren lehen taldeak Fanderian entrenatuko du astelehenean, 10:30etik aurrera. Edonor joan daiteke entrenamendua ikustera, irekia izango baita. Ikastetxeak ere gonbidatu dituzte eta 700 haurretik gora joatea espero dute.
Ikus-entzunezko sormen erakusketa antolatu dute etzidamurako Mikelazulo kultur elkartean. 18:00etatik aurrera Garrotx ibiliko da irudiak moldatzen, eta DJ Carlos Cruz, berriz, soinuarekin.
Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuta, Jaizkibiak 176 leku dituen aparkalekua eta 1.500 metro koadroko haurrentzako parkea egingo ditu La Herrera iparraldean. Jaizkibia elkarteko Administrazio Kontseiluak atzo egindako bileran erabaki zuen hori. Dena ...
Duela urtebete, martxoaren 19an, Txikikaia ireki zuten, eta hori ongi ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte datozen egunetarako. Etzi Xurdinen txanda izango da, datorren larunbatean Dr. Kortxearena, eta igandean Tatxin eta Txatxanena.
Judo txapelketa garrantzitsua jokatuko dute hurrengo larunbatean Lezoko Bekoerrota kiroldegian. Izan ere, 20 urtez azpiko Espainiako Txapelketako fase bat jokatuko dute bertan, Ipar Sektoreari dagokiona, hain zuzen ere. Fase hori finalaren aurrekoa da....
Herriko antzerki talde batek parte hartzen du Errautsak ekimenean, eta gaur jakinarazi dutenez, Donosti Antzerki Saria eman diote antzezlan horri. Zehazki, Artedramak, Le Petit Theatre de Pain-k eta Dejabu panpin laborategiak (Errenteria-Orereta) elkar...
Beraun Bera elkarteko bazkideek batzar orokorra egingo dute etzi, eta 10:30ean jarri dute lehen hitzordua eta 10:45ean bigarrena. Hala nola, 2010eko ekitaldiaren gaineko azalpenak emango dituzte.
Pasa den larunbatean, hilaren 5an, Lauhaizeta Akordeoi Orkestrak, Coria del Rioko “Santa Maria” abesbatzarekin batera, kontzertu bat eman zuen Sevillako Nuestra Señora de los Dolores elizan. Lauhaizeta Akordeoi Orkestra, Hernani, Irun Mutriku eta ...
Martxoaren 17an Manu Ugartemendia Isasaren kontrako epaiketa hasiko da Parisen eta autobusa antolatu dute hara joateko. Asteazkenean abiatuko da eta ostegunean bueltatu. Izena emateko zerrenda ohiko tokietan egongo da jarrita. Epaiketaren nondik norako...
Eskola Pilota egitasmoko partidak jokatuko dituzte etzi, Kontzejupeko, Elizalde Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako pilotalekuetan, 16:00etatik 17:30ak arte. Gainontzeko erabiltzaileek ezingo dituzte frontoiak erabili ordu horietan.
Xanistebanetako Jai Batzordearen bigarren bilera asteartean izango da 19:00etan liburutegian. Iazko balorazioan egindako proposamenen harira, aurtengo herriko jaietarako zenbait berritasun planteatu dira. Elkarteei bileratan parte hartzeko deia luzatu ...
Altxorraren bila ariko dira etzi herriko 6-12 urteko haurrak, Kale Ekintzan. Gurutze auzoko Bizardia elkartean jarri dute hitzordua, 16:30ean. Eguraldi txarra egiten badu, elkartean bertan geratuko dira eta musika jolasak egingo dituzte.
Gipuzkoako diputatu nagusia, Markel Olano, Hondarribian izan da gaur goizean, eta Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak, harrera egin dio Udalean. Jarraian, herria bisitatu dute, batez ere, Gune Historikoko proiektuak ikusteko, eta bisitaldian Maria Jesus Aranburu, Kultura eta Euskera diputatua izan da. Olanok azaldu duenaren arabera, Hiriko Gune Historikoa berreskuratzen laguntzen jarraituko du Diputazioak, eta kasu honetan, San Nikolaseko Baluartea berreskuratzeko ere, laguntza eskainiko dute. Azken legealdian Udalak eta Diputazioak izan duten kolaborazio harremana errepasatu dute, eta aurrera begira ere erronka berriak aurkeztu dituzte. Azken urteetako elkarlanak ondorengo fruituak eman ditu: Erreginaren Baluartea, Harresiak, Parrokia eta Kultur Etxea. Bestetik ,”Garraio publikoak aldaketa jasan du Hondarribian, herritarrak oso konten gaude, eta Diputazioak beharrezkoa genuen laguntza eman digu”, azaldu du Aitor Kerejetak. Markel Olanok, etorkizunari begira lau erronka aipatu ditu. Lehenengoa kultura arloan, harresiaren berreskuratzea izango litzateke, baita San Nikolaseko baluartea ere. Lanak garatzeko aurrekontu handia beharko da, eta Olanok aurrera eramateko konpromisoa azaldu du. Bigarrena, eskualdeak Gipuzkoako beste hainbat bailarekin daukan desoreka deuseztea da, eta Diputazioaren aldetik oreka mantentzeko lanean jarraituko dutela azaldu du, Teknologi Parkea Zubietara zabalduz. Hirugarrenik, Olanok, garraio publikoa ere azpimarratu nahi izan du, eta Irun eta Hondarribi arteko konexioari dagokionez, tranbia ezartzearen aukera ikusten du egokien eskualderako. Laugarrenik eta azkenik, errepideen gaia izpide, gaintxurizketatik aireportura [...]