Jaizkibiak aparkalekuak eta haurrentzako parke bat egingo ditu La Herrera iparraldean, behin-behinean
Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuta, Jaizkibiak 176 leku dituen aparkalekua eta 1.500 metro koadroko haurrentzako parkea egingo ditu La Herrera iparraldean. Jaizkibia elkarteko Administrazio Kontseiluak atzo egindako bileran erabaki zuen hori. Dena ...
Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuta, Jaizkibiak 176 leku dituen aparkalekua eta 1.500 metro koadroko haurrentzako parkea egingo ditu La Herrera iparraldean. Jaizkibia elkarteko Administrazio Kontseiluak atzo egindako bileran erabaki zuen hori.
Dena den, bi proiektu horiek behin-behinekoak izango dira, “eremu horren behin betiko urbanizazioa gauzatu arte egongo dira”. Erakundeek lankidetza-hitzarmena sinatuko dute aurki erabakiaren baldintzak arautzeko.