Lauhaizeta Akordeoi Orkestraren emanaldia, Sevillan
Pasa den larunbatean, hilaren 5an, Lauhaizeta Akordeoi Orkestrak, Coria del Rioko “Santa Maria” abesbatzarekin batera, kontzertu bat eman zuen Sevillako Nuestra Señora de los Dolores elizan. Lauhaizeta Akordeoi Orkestra, Hernani, Irun Mutriku eta ...
Pasa den larunbatean, hilaren 5an, Lauhaizeta Akordeoi Orkestrak, Coria del Rioko “Santa Maria” abesbatzarekin batera, kontzertu bat eman zuen Sevillako Nuestra Señora de los Dolores elizan.
Lauhaizeta Akordeoi Orkestra, Hernani, Irun Mutriku eta Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolako ikasleek osatzen dute eta ibilbidea laburra izan arren, hainbat kontzertu eta sari lortu ditu, hala nola Bartzelonan, Madrilen, Burgosen, Donostian …
Hurrengo emanaldia, Usurbilen izango da, Soinurbil aste kulturalaren barruan, apirilak 2an.