Airean kutsadura somatuz gero, abisua emateko esan diete bizilagunei
Airearen kutsaduraren kontrako neurriak zeintzuk diren gogorarazi ditu Lezoko Udalak. Izan ere, Pasa den larunbatean, Lezoren eta Pasaiako Portuaren gaineko parte-hartze zutabearen lehen jardunaldia egin zuten. Bertan, errepaso historikoa egiteaz gain, gaur egungo egoeraz hitz egin zuten. Hala, portuak egun duen eragina aztertu zute: portuak duen eragin ekonomikoa, paisajistikoa eta ingurumenari dagokiona. Azken horretan airearen kutsadura nabarmendu zuten bileran parte hartu zuten bizilagunek. Udalak aire kutsaduraren gainean zer egiten duen galdetu zuten parte-hartzaileek. Leire Beteta Lezoko Udaleko Ingurumen Saileko teknikariak adierazi duenez, Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak airearen kutsaduraren gaineko hitzarmena dute, “airearen kutsaduraren eskumena Jaurlaritzak baitu”. Ikuskaritza Zerbitzua Polentzarrene kaleko neurgailuarekin airearen kalitatea zaintzen dute. Betetak adierazi duenez, eremu hori da “kutsadura gehien egoten den tokia, baina ez bakarra eta ez beti”. Kutsadura kopuru handia neurtzen dutenean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko Ikuskaritza Sailarekin jartzen dira harremanetan: “Protokoloa sinatuta dugu Ingurumen Sailarekin, eurek baitute airearen kalitatearen gaineko eskumena. Hona etorri behar dute arazorik bada”. Ingurumen teknikarik aitortu duenez, “Udalak ezin du momentu oro neurgailuko kopurua kontrolatu” eta horregatik, arazorik bada, bizilagunek deitu dezaten galdegin die: “Udaltzainekin edo Udalarekin jarri behar dute harremanetan eta horiek, zuzenean, Ikuskaritza Zerbitzua ohartaraziko dute”. Gaineratu duenez, Ikuskaritza Zerbitzua “behartuta” dago airearen kalitatearekin arazo bat [...]
Airearen kutsaduraren kontrako neurriak zeintzuk diren gogorarazi ditu Lezoko Udalak. Izan ere, Pasa den larunbatean, Lezoren eta Pasaiako Portuaren gaineko parte-hartze zutabearen lehen jardunaldia egin zuten. Bertan, errepaso historikoa egiteaz gain, gaur egungo egoeraz hitz egin zuten. Hala, portuak egun duen eragina aztertu zute: portuak duen eragin ekonomikoa, paisajistikoa eta ingurumenari dagokiona. Azken horretan airearen kutsadura nabarmendu zuten bileran parte hartu zuten bizilagunek. Udalak aire kutsaduraren gainean zer egiten duen galdetu zuten parte-hartzaileek.
Leire Beteta Lezoko Udaleko Ingurumen Saileko teknikariak adierazi duenez, Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak airearen kutsaduraren gaineko hitzarmena dute, “airearen kutsaduraren eskumena Jaurlaritzak baitu”.
Ikuskaritza Zerbitzua
Polentzarrene kaleko neurgailuarekin airearen kalitatea zaintzen dute. Betetak adierazi duenez, eremu hori da “kutsadura gehien egoten den tokia, baina ez bakarra eta ez beti”. Kutsadura kopuru handia neurtzen dutenean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko Ikuskaritza Sailarekin jartzen dira harremanetan: “Protokoloa sinatuta dugu Ingurumen Sailarekin, eurek baitute airearen kalitatearen gaineko eskumena. Hona etorri behar dute arazorik bada”.
Ingurumen teknikarik aitortu duenez, “Udalak ezin du momentu oro neurgailuko kopurua kontrolatu” eta horregatik, arazorik bada, bizilagunek deitu dezaten galdegin die: “Udaltzainekin edo Udalarekin jarri behar dute harremanetan eta horiek, zuzenean, Ikuskaritza Zerbitzua ohartaraziko dute”.
Gaineratu duenez, Ikuskaritza Zerbitzua “behartuta” dago airearen kalitatearekin arazo bat dagoenean bertara joaten. “Gertatzen ari dena aztertu behar dute eta horren arabera jokatu behar dute. Portuko jarduera batek eragiten badu, lan horiek kutsadura sor ez dezaten saiatu behar dira”.
Hilaren 4an, arazoa
Pasa den hilaren 4ean Ikuskaritza Zerbitzukoak Lezon izan ziren. Orain dela hilabete batzuk erabiltzen hasi ziren protokoloa martxan jarri zuten orduan. Betetak jakinarazi duenez, udaltzainak bertaratu ziren eta gertakariaren berri eman zieten Ikuskaritza Zerbitzukoei. Ordubete eman ondoren, zamatze lanak moldarazi zituzten.
Udaleko Ingurumen Sailak hainbat gairekin egiten du lan. Airearen kutsadurari dagokion legedia www.lezo.net webgunean aurki daiteke. Horrez gain, Lezon airearen egoera zein den ere ikus daiteke Udalaren webguneko Ingurugiroa atalean.