Airearen kutsaduraren kontrako neurriak zeintzuk diren gogorarazi ditu Lezoko Udalak. Izan ere, Pasa den larunbatean, Lezoren eta Pasaiako Portuaren gaineko parte-hartze zutabearen lehen jardunaldia egin zuten. Bertan, errepaso historikoa egiteaz gain, gaur egungo egoeraz hitz egin zuten. Hala, portuak egun duen eragina aztertu zute: portuak duen eragin ekonomikoa, paisajistikoa eta ingurumenari dagokiona. Azken horretan airearen kutsadura nabarmendu zuten bileran parte hartu zuten bizilagunek. Udalak aire kutsaduraren gainean zer egiten duen galdetu zuten parte-hartzaileek. Leire Beteta Lezoko Udaleko Ingurumen Saileko teknikariak adierazi duenez, Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak airearen kutsaduraren gaineko hitzarmena dute, “airearen kutsaduraren eskumena Jaurlaritzak baitu”. Ikuskaritza Zerbitzua Polentzarrene kaleko neurgailuarekin airearen kalitatea zaintzen dute. Betetak adierazi duenez, eremu hori da “kutsadura gehien egoten den tokia, baina ez bakarra eta ez beti”. Kutsadura kopuru handia neurtzen dutenean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko Ikuskaritza Sailarekin jartzen dira harremanetan: “Protokoloa sinatuta dugu Ingurumen Sailarekin, eurek baitute airearen kalitatearen gaineko eskumena. Hona etorri behar dute arazorik bada”. Ingurumen teknikarik aitortu duenez, “Udalak ezin du momentu oro neurgailuko kopurua kontrolatu” eta horregatik, arazorik bada, bizilagunek deitu dezaten galdegin die: “Udaltzainekin edo Udalarekin jarri behar dute harremanetan eta horiek, zuzenean, Ikuskaritza Zerbitzua ohartaraziko dute”. Gaineratu duenez, Ikuskaritza Zerbitzua “behartuta” dago airearen kalitatearekin arazo bat [...]
Hilaren hasieratik hilaren 31ra arte, erakusketa berria dute Garmendi txokolategian. Irekita dagoen ordutegian bertara gerturatzen direnek, Txema Mendiren argazkiekin osatutako erakusketa ikusi ahal izango dute. Txokolategian hilero izaten dute erakusk...
Pasajes futbol taldeko zuzendaritzak ezohiko asanblada deitu du hilaren 25erako. Iragarri dutenez, bi puntu dituzte erabakitzeko: estatutuen egokitzapenaren onarpena batetik, eta bestetik, CD Pasajes izena Pasaia KE izenarengatik ordezkatzea. Asanblada...
Steve Mcqueenek zuzendutako Hunger filma ikus ahal izango da 19:00etatik aurrera Basari elkartean. Irlandako preso politikoek orain dela 30 urte Long Kesh espetxean egindako gose greba kontatzen du filmak. Basari Foroak antolatu du emanaldia. Biharkoa,...
Jaizkibel Mendi Taldeak Mugarrien Ibilbidearen baitako irteera egingo du igandean, Luzaidetik Orbaitzetara. Bidean, bi mugarri zeharkatu eta Txangoa(1471m) eta Urkulu (1419m) mendiak igoko dituzte. Ibilbideak 18 kilometro ditu eta 1300 metroko igoera. Hala ere, ibilbide xamurragoa ere egin ahal izango dute hala nahi dutenek. Ostiralean eman daiteke izena, 20:00etatik 22:00etara, elkarteak Antxoko Oarso kalean duen egoitzan.
Xanistebanetako Oiartzun urtekarirako idazlanak jasotzeko deialdia luzatu du Urtekari Batzordeak. 2011ko aldizkarian argitaratzeko lanak jasotzeko azken eguna maiatzaren 1a izango da. Urteroko baldintzak errespetatu beharko dituzte idazlanak argitaratu...
Oiartzungo Udalak antolatuta, ilustrazio tailerra dago martxan Manuel Lekuona Bibliotekan, atzotik. Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Eskolako haurrentzako da. Aste honetan eta hurrengo astean egongo da martxan, goizez, 09:00etatik 12:00etara. Miren Go...
El Watanetik gogorarazi dutenez, aurten ere ari dira Oporrak bakean proiektuan lanean. Familia berriak behar dituzte udan Saharako haurrak etxean hartzeko. Lehenbailehen jakin nahi dute boluntariorik badagoen. Hala, interesdunek 605 71 36 92 zenbakira ...
Ertzainek gizon bat atxilotu zuten astelehenenean, ustez furgoneta bat lapurtzeagatik. Herrizaingo Sailaren arabera, Irunen lapurtu zuten furgoneta batekin atzeman zuten 27 urteko gizon bat Errenteria-Oreretan. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, her...
Oiarpeko pilotariek galdu egin dute Arabaren kontra, Gravn Txapelketan, Gazte Mailan, binaka. Oiarpeko Gurutzaldek eta Imazek, 23-40 galdu zuten arabarren kontra. Zizurko (Nafarroa) Kadete Mailako Lau t’erdiko Txapelketan, berriz, garaipena eskuratu ...
Gipuzkoako Batel Ligako 8. jardunaldia Hernanin jokatuko da etzi, Urumea ibaian. Etzidamu, berriz, Trintxerpen lehiatuko dira batelak. Hibaikako, San Pedroko, Illunbeko eta San Juango ontziek parte hartuko dute estropadan.
Zinema euskaraz izango dute gaur Abaraxkan, 16:30etik aurrera.
Ostiralean ere bada kontzertua eta bi egunetarako txartela eros daiteke 15 euroren truke. Musika eskaintza oparoa izango da datozen egunotan Azkuene kaleko Mogambo Aretoan. Biharko punk gaua antolatu dute, hiru talderekin; FP, Le Singe Blanc eta Las Rodilleras taldeek joko dute. Etzirako, berriz, antolatu dute. Bi taldek joko dute etzi: Lord Rochester eskoziarrek eta Alacanteko Los Flamin Guays, jattorrizko blus doinuekin. Bi talderen kontzertua bukatuta, Voodoo Hoodoo Set-ek jarriko du musika: Jordi Duró (Bartzelona); Constan Chao (Galizia); Lazy Juanma (Caceres); Luis Cardenal (Girona) eta Dr Punko (Altza). 21:00etan hasiko dira biharko eta etziko kontzertuak. Bi egunetarako bonoa erosiz gero, sarrerak 15 euro balio du. Larunbaterako sarrera kontzertua baino lehen han bertan erosiz gero, aldiz, 10 euro ordaindu behar dira. Etziko jaia 05:00ak arte luzatuko da.