Xanisteban Jaietako urtekarirako lanak biltzen hasi dira
Xanistebanetako Oiartzun urtekarirako idazlanak jasotzeko deialdia luzatu du Urtekari Batzordeak. 2011ko aldizkarian argitaratzeko lanak jasotzeko azken eguna maiatzaren 1a izango da. Urteroko baldintzak errespetatu beharko dituzte idazlanak argitaratu...
Xanistebanetako Oiartzun urtekarirako idazlanak jasotzeko deialdia luzatu du Urtekari Batzordeak. 2011ko aldizkarian argitaratzeko lanak jasotzeko azken eguna maiatzaren 1a izango da.
Urteroko baldintzak errespetatu beharko dituzte idazlanak argitaratu nahi dituzten talde, elkarte, eragile eta norbanakoek: lanak paperean edo CDan entregatu beharko dituzte eta idazlan bakoitzak gehienez ere bi argazki izango ditu. Lan bereziak badira eta argazki gehiago sartzea beharrezkoa balitz, Urtekari Batzordearekin harremanetan jarri beharko dute interesdunek.
Data zorrotz errespetatuko dutela jakinarazi du Urtekari Batzordeak. Lanak udaletxeko Kultura Sailean entregatu behar dira.