Ezohiko asanblada deitu du Pasajes Futbol Taldeko zuzendaritzak
Pasajes futbol taldeko zuzendaritzak ezohiko asanblada deitu du hilaren 25erako. Iragarri dutenez, bi puntu dituzte erabakitzeko: estatutuen egokitzapenaren onarpena batetik, eta bestetik, CD Pasajes izena Pasaia KE izenarengatik ordezkatzea. Asanblada...
Pasajes futbol taldeko zuzendaritzak ezohiko asanblada deitu du hilaren 25erako. Iragarri dutenez, bi puntu dituzte erabakitzeko: estatutuen egokitzapenaren onarpena batetik, eta bestetik, CD Pasajes izena Pasaia KE izenarengatik ordezkatzea. Asanbladan parte hartu ahal izateko bazkide txartela eguneratua ezinbestekoa izango dela ohartarazi dute kirol taldeko zuzendaritzatik. 19:30erako egin dute lehen deialdia eta 20:00etarako bigarrena.