Gizon bat atxilotu dute furgoneta bat lapurtu duelakoan
Ertzainek gizon bat atxilotu zuten astelehenenean, ustez furgoneta bat lapurtzeagatik. Herrizaingo Sailaren arabera, Irunen lapurtu zuten furgoneta batekin atzeman zuten 27 urteko gizon bat Errenteria-Oreretan. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, her...
Ertzainek gizon bat atxilotu zuten astelehenenean, ustez furgoneta bat lapurtzeagatik. Herrizaingo Sailaren arabera, Irunen lapurtu zuten furgoneta batekin atzeman zuten 27 urteko gizon bat Errenteria-Oreretan.
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, herenegun arratsaldean, 18:30 aldera atxilotu zuten ustezko lapurra modu irregularrean gidatzen ari zen furgoneta bat ikusi zutelako Lartzabal auzoan. Gidariari gelditzeko keinuak egin zizkioten argiekin eta sirenarekin, baina ez zuen kasurik egin, eta Matxaingo biribilgunean atzeman zuten handik gutxira. Gaineratu du Iveco markako furgoneta hori ordu batzuk lehenago Irunen lapurtu zutela eta gidariak gasolinera batean erregaia hartu ondoren, ordaindu gabe ihes egin zuela.