Hainbat herriko taldek antolatuta elkarretaratzea egingo dute bihar japoniar herriari elkartasuna adierazi, eta energia nuklearrari ezetz esateko. Horrez gain, Garoñako zentral nuklearra ixteko eskatuko dute. 13:00etan Xabier Olaskoaga plazan agertzer...
Lezoko Udalbatzak ezohiko plenoa egingo du asteazken arratsaldean, 19:30etik aurrera. Bertan lau puntu jorratuko dituzte. Lehenengo puntuan aurtengo aurrekontuaren hasierako onarpena emateko diktamena aztertuko dute udal ordezkariek. Bigarren puntuan e...
Aralarrek alkatetzarako bere hautagaia aurkeztu du gaur goizean Pasaian. Joseba Bernal izango da. Portugaletekoa, zazpi urte ditu Pasaian bizitzan. “Politika egiteko beste modu bat badagoela erakutsi nahi diegu herritarrei. Parte hartzean oinarritutako politika egiteko modua, herritarren eguneroko arazoei erantzuna ematea bilatzen duena eta politikak galdu duen sinesgarritasuna berreskuratzea bilatzen duena”, esan du aurkezpenean.
Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Zinema eta DVD estreinaldiak. 11:30ean: Larraitz Aristizabal. Girizia Mendi Elkarteko kidea. Gaia: 25. urteurrena. 12:10ean: Eltze tartin. 13:15ean: Tertulia. 15:00etan: Albisteak. 17:00etan: ...
22 milioi euro. Horixe San Pedroko lonja berria eta ingurua urbanizatzeko lanen kostua. Hala eman du aditzera Portu Agintaritzako buru Miguel Buenek gaur goizean eman duen prentsaurrekoan. Esan duenez, 16 milioi euro Portu Agintaritzak jarriko ditu. Lanak datorren hilean hasiko direla esan du eta bi fasetan egingo dituzte, hiru urteko epean.
Martxoko urtebetetzeak ospatuko dituzte gaur, 16:30etik aurrera, Abaraxka Udal Ludotekan.
Batek baino gehiagok galdegin zuen astelehen eguerdian zergatik jotzen ari ziren Oiartzungo Doneztebe parrokiako kanpaiak eguerdi partean. Sutea? Hileta? Jaia? Ez zen horietako bat ere. Egun kanpaiak jotzen ari diren boluntarioek erakustaldia egin zuten Elizaldeko ikasleentzat. Datorren hiru astelehenetan ere gauza bera egingo dute. Elizalde Eskolak interesa agertu zuen, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek egun kanpaiek nola funtzionatzen zuten ezagutu zezaten. Hitzaldi bat eman ordez, kanpai joleek ikasleak elizara eramatea erabaki dute, kanpaiak eta jotzeko moduak bertatik bertara ezagutzeko. Talde txikietan banatu dituzte ikasleak, eta martxoko eta apirileko lau astelehenetan zehar, hitzalditxoaz gozatuko dute. Lehena astelehenean egin zuten. Lorena Zalakainek eta Joseba Zabaletak, kanpaien funtzioa, erabilera eta hainbat datu ezagutarazi zizkioten ikasle talde bati. Eta nola jotzen duten erakutsi. Egun, Oiartzunen, urtean 20 aldiz jotzen dituzte kanpaiak, egun berezietan. Bestela, orduak ematen dituzten kanpai joaldiak automatizatuta daude (ordenagailu bidez). Egun berezietan, berriz, lau pertsona aritzen dira jotze lan horretan boluntario: Lorena Zalakain duela bost urte hasi zen; Joseba Zabaleta eta Larraitz Mitxelena duela 11 urte, eta Joxe Mari Eguesek duela 30 urte jotzen ditu. Lan hori gustatzen zaielako egiten dute eta badakite jarraitzen duten tradizioa gutxienez XIX. mendekoa dela. Garai batean, elizako sakristauak jotzen zituen kanpaiak, familia batzuen [...]