Aurtengo udal aurrekontua eta berdintasun plana jorratuko dituzte hilaren 23ko plenoan
Lezoko Udalbatzak ezohiko plenoa egingo du asteazken arratsaldean, 19:30etik aurrera. Bertan lau puntu jorratuko dituzte. Lehenengo puntuan aurtengo aurrekontuaren hasierako onarpena emateko diktamena aztertuko dute udal ordezkariek. Bigarren puntuan e...
Lezoko Udalbatzak ezohiko plenoa egingo du asteazken arratsaldean, 19:30etik aurrera. Bertan lau puntu jorratuko dituzte. Lehenengo puntuan aurtengo aurrekontuaren hasierako onarpena emateko diktamena aztertuko dute udal ordezkariek. Bigarren puntuan ere aurrekontuak izango dituzte hizpide, baina Oarsoaldea Elkarte Mugatuari dagozkionak. Enpresa horren kudeaketa plana ere aztertuko dute bigarren puntu horretan.
Hirugarren puntuari dagokionez, 2011ko Udaleko lan talde organikoa eta lan postuen zerrendari hasierako onarpena emateko diktamenari baiezkoa edo ezezkoa emango diote. Azkeneko puntuan, denbora luzez landu duten berdintasun plana onartzeko proposamena eramango dute udalbatzarrera.