Japoniarrei elkartasuna adieraziko diete biharko elkarretaratzean
Hainbat herriko taldek antolatuta elkarretaratzea egingo dute bihar japoniar herriari elkartasuna adierazi, eta energia nuklearrari ezetz esateko. Horrez gain, Garoñako zentral nuklearra ixteko eskatuko dute. 13:00etan Xabier Olaskoaga plazan agertzer...
Hainbat herriko taldek antolatuta elkarretaratzea egingo dute bihar japoniar herriari elkartasuna adierazi, eta energia nuklearrari ezetz esateko. Horrez gain, Garoñako zentral nuklearra ixteko eskatuko dute. 13:00etan Xabier Olaskoaga plazan agertzera animatu dituzte herritar guztiak.
“Japonia hondamendi nuklearra izateko bidean dago. Bertako zentral nuklearrak lurrikara handienei aurre egiteko eraikiak izan dira, baina erabat seguruak ez direla egiaztatu da”, adierazi dute antolatzaileek.
Horregatik, beste behin energia nuklearrak dakartzan arriskuez ohartarazi nahi izan dute: “Gugandik oso gertu daukagu erreaktore nuklear bat Fukushimakoa bezalako teknologiarekin eta garai berean eraikitakoa”. Ildo horretatik, Garoñako zentral elektrikoa ere ixteko eskatuko diote Espainiako Gobernuari elkarretaratzean: “Atzerapenik gabe eta 2013ra arteko luzapena agortu gabe”.