Ondartxo Abesbatzaren kontzertua bihar, Antxon
San Pedroko Ondartxo Abesbatzak kontzertua emango du gaur, 20:00etan, Pasai Antxoko San Fermin parrokian. Kontzertu koral eta instrumental ugari ari dira izaten azken egunotan Antxon. Lehengo igandean bukatu zen, hain zuzen, Pasaitarra Musika Bandak an...
San Pedroko Ondartxo Abesbatzak kontzertua emango du gaur, 20:00etan, Pasai Antxoko San Fermin parrokian. Kontzertu koral eta instrumental ugari ari dira izaten azken egunotan Antxon. Lehengo igandean bukatu zen, hain zuzen, Pasaitarra Musika Bandak antolatutako Musika Astea. Bi kontzertu izan ziren lehengo igandean. Trintxerpeko Illunbe Musika Bandak Gure Zumardian jo zuen eguerdian. Eguraldiak ez zien gehiegi lagundu, euria ari baitzuen eta arkupetatik entzun behar izan zutelako herritarrek kontzertua. Arratsaldean KUP taldearen kontzertua izan zen parrokian, eta 100dik gora lagun izan ziren bertan.