Bideratzerakoan epeak errespetatu ez dituztela eta, aurrekontuei osoko zuzenketa aurkeztu die ezker abertzaleak «25 eguneko epean ez baitugu sakonean aztertzeko aukerarik izan». Horren harira, astelehen eguerdian ezker abertzaleak egindako agerraldian Gobernu Taldeak aurrekontuak osatzeko garaian erabili duen “bat-batekotasuna” salatu du. Gobernu Taldeak aurkeztutako aurrekontuari kudeaketa tresna baino, “tramite hutsa” iritzi dio Karlos Murua zinegotziak. Izan ere, kontuan izanik maiatzaren 22an udal hauteskundeak izango direla, aurrekontua onartzekotan egungo Gobernu Taldeak ez luke hori kudeatzeko denborarik. Hala, “hurrengoei ardura ezarri eta asmoak baldintzatzen ariko ginateke”, gaineratu du Muruak. Gastu sozialaren murrizketa Aurrekontuak talde baten asmoen eta proiektuen isla izateaz gainera finantza eta ekonomia plan baten barruan txertatu behar dira ezker abertzalearen iritziz “Gobernu Taldearen aurrekontuak, baina, kontuak orekatzea bilatzen du eta epeak betetzea, besterik ez”, gaineratu du Muruak. Horrekin batera, aurrekontuek Gobernu taldea osatzen duten alderdien “politika soziala zein den” argi erakusten duela nabarmendu du Santi Angulo zinegotziak. Azken honek, gogor salatu du gastu sozialek aurrekontuan duten murrizketa handia “gastu arrunta berdin mantendu eta beharrezkoak ez diren gastu asko desagertzen ez diren bitartean, herritarrek dirulaguntzen bidez, edo beste laguntzen bidez jaso behar duten dirua murrizten da izugarri”. Irizpide baztertzaileak Herriko elkarteek jasotzen dituzten dirulaguntzak ere izan ditu hizpide Angulok. Bere esanetan “batzuei [...]
San Pedroko Ondartxo Abesbatzak kontzertua emango du gaur, 20:00etan, Pasai Antxoko San Fermin parrokian. Kontzertu koral eta instrumental ugari ari dira izaten azken egunotan Antxon. Lehengo igandean bukatu zen, hain zuzen, Pasaitarra Musika Bandak an...
Aurrerantzean bada Pasaian era askean Internetara konektatzerik. Udalak wifi guneak zabaldu berri ditu, Interneten erabilera errazteko asmoz. Zehazki ondoko gune hauetan jarri dute wifi: Trintxerpeko, San Pedroko, Donibaneko eta Antxoko liburutegietan,...
Arditurriko meategietako historia berreskuratzeko urrats polita egin zuen hilaren 11n Udalak. Antonio Etxebeste Irigoien Arditurriko langile izanaren familiak, Belgikako erreinuaren eskutik Etxebestek jasotako diploma eta domina eman zizkion Oiartzungo Udalari. Arditurriko meategietan 25 urtez lan egiteagatik jaso zituen opari horiek Etxebestek. Haren bilobek, Arantza eta Itziar Lekuonak, Aitor Etxeberria alkateari eta Kristina Brit Arditurriko meategiak kudeatzen dituen OTASA enpresako kudeatzaileari eman zizkioten biak dohaintzan. Arditurriko ‘Naparra’ Antonio Etxebeste Irigoien lesakarra zen jaiotzez, eta askok Naparra goitizenez ezagutzen zuten Oiartzunen eta inguruko herrietan. Ugaldetxoko Azaleneko alabarekin ezkondutakoan Oiartzunera etorri zen bizitzera eta 1928. urtean hasi zen lanean Arditurriko meategietan. Bilobek azaldu dutenez, bagonetekin aritzen zen lanean aitona. Hasieran, Belgikako enpresa batek ustiatzen zituen meategiak, baina gero Compañia Asturiana de Minasi saldu zion enpresa horrek Arditurri. Enpresa horrentzako lanean ari zela hartu zuen erretiroa Etxebestek. Bitxikeriak ere kontatzen dituzte bilobek: “Erretiratu zenetik hil arte, ikatza dohainik jaso zuen aitonak. Gogoratzen dugu hilero etortzen zela kamioia etxera”. Etxebeste duela 35 urte hil zen, eta Arantza Lekuona bilobaren etxean zeuden hilaren 11n Udalari emandako domina eta diploma. Duela bizpahiru urte Arditurriko Interpretazio Zentroa bisitatu zuenean, material horrentzako toki egokia izan zitekeela pentsatu zuen. Hala, Udalari dohaintza egitea erabaki zuen familiak: “Badakigu maitasunarekin zainduko dutela [...]
Luberri Oiartzungo Ikasgune Geologikoak antolatuta, Asier Hilario eta Alberto J. Gorritiberearen Flysch, Haitzen Hitza dokumentala ikusteko aukera izango da etzi, 19:00etan, Manuel Lekuona Bibliotekan. Zumaiako fenomeno geologikoari buruzkoa da eta egi...
Herriko Gazte Foruak, AEKren laguntzaz eta Korrika Kulturalaren barruan, marka bat hautsi nahi du apirilaren 9an (datorren larunbatean). Aurreratu dutenez, marka goxo bat izango da. Datorren astean jakinaraziko dute zer izango den, baina herritarrei ...
Bana berdindu du Pasaiak Berioren kontra eta honenbestez puntu bakarrarekin konformatu beharko dute zuri-gorriek. Hurrengo partida etxetik kanpo dute ere bai, Hernaniren kontra, larunbatean. Hernani sailkapeneko bigarren postuan da, 61 punturekin, eta ...
Bi golen aldearekin irabazi dio Hondarribik Trintxerperi. Kontrario zuzenak dira bi taldeak, sailkapenean elkarren segidan baitabiltza azken asteetan. Orain, Hondarribiak hartu dio aurre Trintxerperi. 33 punturekin sailkapeneko hamaikagarren postuan di...
Osoko zuzenketa aurkeztu die ezker abertzalea aurrekontuei
Abaraxkako bazkideek antolatutako eguna izango da gaur. 16:30etik 19:30era bazkideek erabakitakoa egingo dute ludotekan.
Udalak iragan astean Donostialdeko Metroak Hondarribian izango duen eraginari buruzko informazioa jaso zuen. Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak azaldu duenaren arabera, “azkenean lortu dugu Metroko proiektuari buruzko infomazioa. Gaia oraindi...
Gaur amaitzen zaie enplegua erregulatzeko espedientea Sabecoko langileei, eta oraindik ez dakite euren etorkizuna Niessen merkataritza zentroan egongo den. Errenteriako Bozeramaileen Batzordeak urgentziazko eta ezohiko bilera eskatu zion Murias Center 4ri dosierra amaituko zela eta, baina oraindik ez da egin bilera hori. Egoera horren aurrean langileek uste dute Murias Center 4 bilera nahita atzeratzen ari dela, horrela langileek eskatzen duten subrogazioaren zama gainean ez eramateko. Gaur egin duten agerraldian azken mugimenduen berri emateaz gain, iragarri dute itxialdia egingo dutela langileek euren seme-alabekin egoera konpontzen ez den bitartean. Hala ere, ez dute esan noiztik aurrera egingo duten itxialdi hori. Agerraldian udal talde guztien babesa izan dute Sabecoko beharginek, nahiz eta PSE-EEko kideek ezin izan duten joan. Han izan dira, Marisa Martin enpresa batzordeko kidearekin batera, Jose Ignacio Irastorza (EAJ), Jose Manuel Ferradas (EB), Karlos Murua (ezker abertzalea), Mari Angeles Bastos (PP), Ibai Iturria (Hamaikabat). Sindikatuen izenean, Xabier Perez (ELA) eta Iker Callao (LAB) izan dira. Guztiek bat egin dute eskaera batekin: Murias Center 4k kudeaketak bizkortu ditzala supermerkatura bideratuta dagoen lokalean operatzaile bat jartzeko —hautagaiak badirela esan dute—, eta era berean, Udalaren eskaerarekin bat eginez hurrengo operatzaileari egungo lan taldea subrogatzea exijitzeko. Espedientea luzatzeko eskaera Eusko Jaurlaritzako Lan Ordezkaritzarengana ere zuzendu [...]