Udalarekin lehenbailehen elkartzeko eskatu diote Sabecoko langileek Muriasi
Gaur amaitzen zaie enplegua erregulatzeko espedientea Sabecoko langileei, eta oraindik ez dakite euren etorkizuna Niessen merkataritza zentroan egongo den. Errenteriako Bozeramaileen Batzordeak urgentziazko eta ezohiko bilera eskatu zion Murias Center 4ri dosierra amaituko zela eta, baina oraindik ez da egin bilera hori. Egoera horren aurrean langileek uste dute Murias Center 4 bilera nahita atzeratzen ari dela, horrela langileek eskatzen duten subrogazioaren zama gainean ez eramateko. Gaur egin duten agerraldian azken mugimenduen berri emateaz gain, iragarri dute itxialdia egingo dutela langileek euren seme-alabekin egoera konpontzen ez den bitartean. Hala ere, ez dute esan noiztik aurrera egingo duten itxialdi hori. Agerraldian udal talde guztien babesa izan dute Sabecoko beharginek, nahiz eta PSE-EEko kideek ezin izan duten joan. Han izan dira, Marisa Martin enpresa batzordeko kidearekin batera, Jose Ignacio Irastorza (EAJ), Jose Manuel Ferradas (EB), Karlos Murua (ezker abertzalea), Mari Angeles Bastos (PP), Ibai Iturria (Hamaikabat). Sindikatuen izenean, Xabier Perez (ELA) eta Iker Callao (LAB) izan dira. Guztiek bat egin dute eskaera batekin: Murias Center 4k kudeaketak bizkortu ditzala supermerkatura bideratuta dagoen lokalean operatzaile bat jartzeko —hautagaiak badirela esan dute—, eta era berean, Udalaren eskaerarekin bat eginez hurrengo operatzaileari egungo lan taldea subrogatzea exijitzeko. Espedientea luzatzeko eskaera Eusko Jaurlaritzako Lan Ordezkaritzarengana ere zuzendu [...]
Gaur amaitzen zaie enplegua erregulatzeko espedientea Sabecoko langileei, eta oraindik ez dakite euren etorkizuna Niessen merkataritza zentroan egongo den. Errenteriako Bozeramaileen Batzordeak urgentziazko eta ezohiko bilera eskatu zion Murias Center 4ri dosierra amaituko zela eta, baina oraindik ez da egin bilera hori.
Egoera horren aurrean langileek uste dute Murias Center 4 bilera nahita atzeratzen ari dela, horrela langileek eskatzen duten subrogazioaren zama gainean ez eramateko. Gaur egin duten agerraldian azken mugimenduen berri emateaz gain, iragarri dute itxialdia egingo dutela langileek euren seme-alabekin egoera konpontzen ez den bitartean. Hala ere, ez dute esan noiztik aurrera egingo duten itxialdi hori.
Agerraldian udal talde guztien babesa izan dute Sabecoko beharginek, nahiz eta PSE-EEko kideek ezin izan duten joan. Han izan dira, Marisa Martin enpresa batzordeko kidearekin batera, Jose Ignacio Irastorza (EAJ), Jose Manuel Ferradas (EB), Karlos Murua (ezker abertzalea), Mari Angeles Bastos (PP), Ibai Iturria (Hamaikabat). Sindikatuen izenean, Xabier Perez (ELA) eta Iker Callao (LAB) izan dira.
Guztiek bat egin dute eskaera batekin: Murias Center 4k kudeaketak bizkortu ditzala supermerkatura bideratuta dagoen lokalean operatzaile bat jartzeko —hautagaiak badirela esan dute—, eta era berean, Udalaren eskaerarekin bat eginez hurrengo operatzaileari egungo lan taldea subrogatzea exijitzeko.
Espedientea luzatzeko eskaera
Eusko Jaurlaritzako Lan Ordezkaritzarengana ere zuzendu dira eta eskatu diote Sabecoren asmoak ez betetzea; alegia, egungo kontratuak ez haustea, eta enplegua erregulatzeko espedientea luzatzea. Gainera, dosierra luzatuz, Murias Center 4ren ustezko iruzurra oraindik eta ageriago geratuko litzatekeela uste dute.