Sabino Aranara iritsiko da Metroa, eta ez Hondarribiko hondartzara
Udalak iragan astean Donostialdeko Metroak Hondarribian izango duen eraginari buruzko informazioa jaso zuen. Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak azaldu duenaren arabera, “azkenean lortu dugu Metroko proiektuari buruzko infomazioa. Gaia oraindi...
Udalak iragan astean Donostialdeko Metroak Hondarribian izango duen eraginari buruzko informazioa jaso zuen. Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak azaldu duenaren arabera, “azkenean lortu dugu Metroko proiektuari buruzko infomazioa. Gaia oraindik aztertzen ari dira, eta horresbestez oso informazio gutxi dago. Azaldu nahi dut harritu egin naizela jasotako informazioarekin, izan ere orain arte prentsan metroa hondartzaraino iritsiko zela agertu da, eta orain esan zaigu Sabino Aranaraino iritsiko dela”.
ETSrekin hitzarmena
Iragan asteazkenean, Kerejeta alkateak, Euskal Trenbide Sareko Lehendakari Exekutiboa den Cesar Jimenorekin bilera egin zuen, eta ETS eta Udalaren artean sinatuko duten hitzarmenaren berri eman zuten. Donostialdeko Metroa eraikitzeko proiektua gauzatzerakoan bi aldeen arteko koordnazioa lortzeko prozedura eta tresnak lortzea da hitzarmenaren helburua. “Hitzarmenarekin proiektuari buruzko informazio gehiago jasoko dugu, eta ibilbide, eragin, aurrekontu, epe eta bestelako gaiez mintzatuko gara”.
“Garraio publikoak Hondarribiak etorkizunerako duen erronka da. Agian Metroa oso irtenbide ona da, baina baliteke azter litezkeen beste zenbait irtenbide egoki izatea ere. Guk berez Irun eta Donostiarekin elkartuko gaituen garraio publiko iraunkorra behar dugu, baina era berean Bidasoa eskualdea egituratzeko ere balio behar luke. Geure errepideetan dabiltzan ibilgailuak kendu behar ditugu, eta horrenbestez nahitaezkoa da hiritarrarengandik hurbil dagoen garraioa”.