Pasaiak puntu bakarra gehitu du asteburuan
Bana berdindu du Pasaiak Berioren kontra eta honenbestez puntu bakarrarekin konformatu beharko dute zuri-gorriek. Hurrengo partida etxetik kanpo dute ere bai, Hernaniren kontra, larunbatean. Hernani sailkapeneko bigarren postuan da, 61 punturekin, eta ...
Bana berdindu du Pasaiak Berioren kontra eta honenbestez puntu bakarrarekin konformatu beharko dute zuri-gorriek. Hurrengo partida etxetik kanpo dute ere bai, Hernaniren kontra, larunbatean. Hernani sailkapeneko bigarren postuan da, 61 punturekin, eta hirugarrena Pasaia, 57rekin. Kontrario zuzenek gehiegi ez daitezen aldendu, partida garrantzitsua da larunbatekoa. Bestalde, esan, izena aldatu duela Antxoko futbol taldeak. Ostiralean egin zuten ezohiko batzarra eta han Pasaia KE izenaren aldeko hautua egin zuten bazkideek, lehenagoko Pasajes CDaren ordez, aldeko 18 punturekin eta kontrako 11 punturekin.