Wifi guneak zabaldu ditu Udalak herriko sei gune publikotan
Aurrerantzean bada Pasaian era askean Internetara konektatzerik. Udalak wifi guneak zabaldu berri ditu, Interneten erabilera errazteko asmoz. Zehazki ondoko gune hauetan jarri dute wifi: Trintxerpeko, San Pedroko, Donibaneko eta Antxoko liburutegietan,...
Aurrerantzean bada Pasaian era askean Internetara konektatzerik. Udalak wifi guneak zabaldu berri ditu, Interneten erabilera errazteko asmoz. Zehazki ondoko gune hauetan jarri dute wifi: Trintxerpeko, San Pedroko, Donibaneko eta Antxoko liburutegietan, Udal Euskaltegian eta udaletxean.
Interneteko sarbidearen erabilera irekia, librea, mugarik gabekoa eta doakoa dela jakinarazi du Udalak. Argitu dutenez, ordenagailu eramangarria, telefonoa edo wifia duen bestelako edozein gailurekin konektatu daiteke.
Udalak sistemara konektatzen diren ekipoek deskargatzen duten datuen kopurua kontrolatuko du, baina inoiz ez edukiak. Neurriz kanpoko deskargak egiten dituzten ekipoak deskonektatuko ditu, eta baita sarrera eragotzi ere. Berdin jokatuko du gainerako erabiltzaileen jarduera oztopatu edota zelatatzen saiatzen direnekin.
Arauak Udalaren webgunean ikus daitezke (www.pasaia.net). Udalak, hala ere, arauak alda ditzake erabileran sor daitezkeen arazoei aurre egiteko.