Aurkikuntza bidaia Pasaian barna
“Benetako aurkikuntza bidaia, ez da paisai berriak ikustea, dena begi berriekin ikustea baizik”. Marcel Proust idazlearen esaldia da eta Urtxintxako dinamizatzaileak erabili zuen atzo, Bidaide egitasmoan parte hartzen ari diren gazteei diplomak banatzeko ekitaldian. Bidaide programak Pasaian bizi diren jatorri ezberdineko gazteak biltzen ditu, bertakoak nahiz bertara kanpotik etorriak, haien arteko harremanak sendotu eta elkartasuna sustatzeko. Gazteek herriko errealitatea begi berriekin ikustea da asmoa, herrian dagoen errealitatea ezagutu dezaten, eta horrez gain, beste pausu bat eman eta herriko dinamikan aktiboki parte hartzea nahi dute. Metodologia berritzailea du ardatz aipatu egitasmoak, gazteak eduki soilen hartzaile baino, egitasmoaren protagonista bihurtzen dituelako. Gazteak dira zer antolatu eta nola antolatu erabakitzen dutenak. Zentzu horretan, antolatzen ari diren bi jardueraren berri eman zuten gazteek atzoko ekitaldian: hilaren 15erako Kuadrillategi festa antolatzen ari dira Antxon, 1 eta 2. DBHko ikasleentzat, eta maiatzean herritarrentzako zerbitzu bat prestatzen dihardutela iragarri zuten. Sarean lan eginez Bidaide proiektua bigarren urtez ari dira jorratzen, “Pasaian bizi diren jatorri ezberdineko gazteen ateko bizikidetza ahalbidetu eta gazteen parte-hartze aktiboa eta erantzukizun soziala sutatzeko asmoz”. Haur eta nerabeen prebentzioan Udalak sarean lan egitea erabaki du eta horregatik Bidaide programa Harrera On izeneko lan ildo estrategikoan txertatzen da. Haur eta gazteen eskubideak babestu nahi ditu [...]
“Benetako aurkikuntza bidaia, ez da paisai berriak ikustea, dena begi berriekin ikustea baizik”. Marcel Proust idazlearen esaldia da eta Urtxintxako dinamizatzaileak erabili zuen atzo, Bidaide egitasmoan parte hartzen ari diren gazteei diplomak banatzeko ekitaldian. Bidaide programak Pasaian bizi diren jatorri ezberdineko gazteak biltzen ditu, bertakoak nahiz bertara kanpotik etorriak, haien arteko harremanak sendotu eta elkartasuna sustatzeko. Gazteek herriko errealitatea begi berriekin ikustea da asmoa, herrian dagoen errealitatea ezagutu dezaten, eta horrez gain, beste pausu bat eman eta herriko dinamikan aktiboki parte hartzea nahi dute. Metodologia berritzailea du ardatz aipatu egitasmoak, gazteak eduki soilen hartzaile baino, egitasmoaren protagonista bihurtzen dituelako. Gazteak dira zer antolatu eta nola antolatu erabakitzen dutenak. Zentzu horretan, antolatzen ari diren bi jardueraren berri eman zuten gazteek atzoko ekitaldian: hilaren 15erako Kuadrillategi festa antolatzen ari dira Antxon, 1 eta 2. DBHko ikasleentzat, eta maiatzean herritarrentzako zerbitzu bat prestatzen dihardutela iragarri zuten.
Sarean lan eginez
Bidaide proiektua bigarren urtez ari dira jorratzen, “Pasaian bizi diren jatorri ezberdineko gazteen ateko bizikidetza ahalbidetu eta gazteen parte-hartze aktiboa eta erantzukizun soziala sutatzeko asmoz”. Haur eta nerabeen prebentzioan Udalak sarean lan egitea erabaki du eta horregatik Bidaide programa Harrera On izeneko lan ildo estrategikoan txertatzen da. Haur eta gazteen eskubideak babestu nahi ditu Harrera On programak, eta ondoren zehazten diren baloreak jorratzen dira: aniztasuna, elkarren arteko errespetua, onarpena… guztia euskaraz, hizkuntza normalizazioaren bidean erabilera sustatu asmoz.